Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2017/11/28

Ur instalazioetan izotzaren eraginari aurrea hartzeko aholkuak

Mankomunitateak gomendatzen du arreta berezia jartzeko prebentzio neurrietan, izotzak kontagailu eta hodietan izan ditzakeen eraginak saihesteko.

Neguko hilabeteetan zeropeko tenperaturek kalte egin diezaiekete etxebizitza familiabakarretako eta industria nabeetako ur hodiei, kontagailuei eta instalazioei, ez badaude ongi eta egoki isolatuta.

Izotzak kontagailuetan eta hodietan izan ditzakeen eraginei aurrea hartzeko, Iruñerriko Mankomunitateak oinarrizko gomendio hauek ematen ditu: 

  • Hasteko, onibarraren barnean dagoen lotune zatia zein egoeratan dagoen berrikusi behar da. Elementu hauek arrisku berezia dute: egurats zabalean dauden kontagailuak, iturriak, giltzak eta galdarak. Horrenbestez, komeni da gainetik isolatzaile termikoa jartzea.
  • Izotzak luzatzen badira, komeni da ur negar bat uztea, etengabe, hartara, ura ez izozteko hodietan.
  • Gogorarazi behar da badirela salgai termostatoa duten balbulak, erraz instalatzen direnak. Horiek automatikoki irekitzen dute iturria, zeropeko tenperatura egiten duenean. Egokiena da instalatzaileari kontsultatzea.
  • Izotzak eragindako arazoak areagotu egiten dira, etxebizitzak hutsik badaude bi egunetan edo gehiagotan. Hori dela-eta, kasu horretan arreta berezia jarri behar da aurrea hartzeko neurrietan.

Onibarraren barnean instalazioa izoztu bada eta hornidura etenda gelditu bada, aholku hauek aintzat hartu behar dira:

  • Ezarri ur edo aire beroa instalazioaren gainean, desizozteko.
  • Ez saiatu instalazioa desizozten zuzenean sua erabilita.
  • Arazoa ez bada konpontzen, jarri harremanetan instalatzailearekin.

Mankomunitateak gogorazi behar du ez duela mantentzearen arloko eskumenik onibar pribatuen barnean dauden lotune zatietan.

 

Beste albiste batzuk

  • Kanpaina, ikasturte berriaren hasiera eta Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizuna batera gertatuko dira
  • Helburua da urtegiaren hondoan dagoen manganesoa eta burdina kentzea, uraren kalitatea hobetzen baitu.
  • Era berean, igandetik aurrera 23. lineak zerbitzua emango du Cordovillara