Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2021/02/15

Segurtasun-neurriak konpost-salmentan, Arazuriko HUAn

Arazuriko konpost gehien saltzen den urteko sasoia hau izaten da

Iruñerriko Mankomunitateak gogorarazi nahi die Arazuriko HUAra Arazuriko konposta erostera joaten diren pertsonei COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak bete beharko dituztela.

Neurriak instalazioetan kokatuta dauden karteletan deskribatuta daude, eta, besteak beste, ezarrita dago konposta soil-soilik zakuetan salduko dela eta ezin izango dela eskudirutan ordaindu leihatilan; gehienbat kreditu-txartelaren bidez ordainduko da leihatilan eta interesdunen eskura dokumentu bat jarriko da, hartara, datu pertsonalak idazteko eta adierazten den kontuan fakturatzeko produktua.

Segurtasuna, ordaintzeko eran

Ordainketa egiteko Arazuriko HUAn ezarri diren neurriak hauek dira:

  • Soil-soilik kreditu-txartelaren bidez egingo da leihatilan edo bankuko transferentzia baten bidez.
  • Langileen jarraibide eta oharrei jarraitu beharko zaie, segurtasun-neurriak bermatzeko.
  • Konposta saltzeko gunean materiala partekatzea saihesteko, material zakuratua baino ez da salduko, edo soltean, materiala pala kargatzailearekin kargatu ahal denean.

Bi produktu nagusi daude salgai. Batetik, Arazuriko konposta, hondakin berdeak eta araztegiko lohien proportzio txiki bat dituena. Ongarritzeko balio handia du, eta udako baratze-laboreetarako oso estimatua da. Eta bestetik, Konpost begetala, hondakin berdeekin egiten den produktua, lurzoruaren ezaugarri fisikoak hobetzeko erabiltzea gomendatzen dena (porositate handiagoa, drainatze hobea…) eta bereziki gomendatua lursail indartsu eta astunetarako.

Gainera, Arazuriko HUAn Arazuriko substratua eros daiteke (%50 Arazuriko konposta + %50 turba gorria) eta 2. mailako errezeboa (%50 Arazuriko konposta + %50 hondar silizeduna), biak ala biak 30 litroko zakuetan.

2020an 2.303 tona merkaturatu ziren

2020an, 2.303 tona konpost merkaturatu ziren, eta haietatik 2.006 tona ‘Arazuriko konpostarenak’ (B klasea) izan ziren, eta 297 tona, ‘Konpost begetalarenak’ (A klasea). Beste alde batetik, 648 tona konpost eman ziren promozioan, eta, beraz, hornidura osoa 2.951 tonakoa izan zen. Bezero nagusiak lorezaintzako enpresak izan ziren, tona guztien %38,83 eskuratu baitzituzten, partikularrak (%37,50) eta toki-erakundeak (%5,14). Gainerako %18,53a ‘promozioko konpostari’ egokitu zitzaion.

Txikizkako salmentei dagokienez, 2020an 23.285 zaku saldu ziren, aurreko urtean baino %32 gehiago, nagusiki pandemiaren ondoriozko mugengatik, ezin baita saldu soltean partikularrentzat. Guztizko kantitate horretatik, 19.639 zaku ‘Arazuriko konpostarenak’ izan ziren eta 3.646 ‘Konpost begetalarenak’, bai partikularrentzat eta bai lorezaintzako enpresetarako eta udaletarako izan zirenak.

Salmentarako ordutegia

Arazuriko Hondakin Uren Araztegian (HUA) herritarrentzako konpost-salmenta astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 08:00etatik 14:00etara. Arazuriko konpostaren ekoizpenari eta salmentari buruzko argibide gehiago kontsultatzeko, lotura honetan sar daiteke.

Beste albiste batzuk