Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2019/06/04

Mankomunitateak ohartarazi nahi du berak ez dituela egiten Iruñerrian egiten ari diren telefono deiak

Etxebizitzetara egindako deien bidez txorrotako uraren kalitatea ez dela ona ari dira esaten eta etxe horietara joateko hitzordua eskatzen dute

Mankomunitateak ohartarazi nahi du bera ez dela egun hauetan Iruñerriko etxebizitza batzuetara deitzen ari dena. Dei horiek batez ere Barañaingo etxebizitzetara egiten ari direnek “Ur zerbitzuko langileak” direla esaten dute eta txorrotako uraren kalitatea ez dela ona ziurtatzen dute. Arazoren bat dagoela nabarmentzen dute eta hori konpontzeko etxebizitzetara joateko hitzordua eskatzen dute.

Mankomunitateak argitzen du ez duela zerikusirik dei horiekin. Horrez gain, Iruñerriko uraren kalitate ona bermatua dagoela gogorarazi nahi du. Hori dela-eta, herritarrei arretaz jokatzeko gomendatzen die, iruzurra izan daitekeelako susmoa baitute.

Ur horniduraren zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko, Iruñerriko erabiltzaileek Mankomunitateko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefono zenbakia balia dezakete: 948 423242.
 

Beste albiste batzuk

  • Kanpaina, ikasturte berriaren hasiera eta Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizuna batera gertatuko dira
  • Helburua da urtegiaren hondoan dagoen manganesoa eta burdina kentzea, uraren kalitatea hobetzen baitu.
  • Era berean, igandetik aurrera 23. lineak zerbitzua emango du Cordovillara