Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2018/06/06

Mankomunitateak Artetako iturburuaren informazio eremua berrirekiko du

Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentro berrituak irisgarritasun fisiko, bisuala, autitibo eta cognitibo neurri berriak aurkezten ditu

Iruñeko Mankomunitateak Artetako Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa berrirekiko du arratsalde honetan, urtarrilaren hasi ziren berrikuntzaren lanak bukatu ondoren. Ollaranako bai biztanleak bai politikariak 18.30etatik aurrera egingo den ekitaldira gonbidatuak daude. Horren aurretik, Egillor ur edangarrien araztegira bisita egingo dute. 

Aipatutako lanak, zehazki, eremu hori mugarriztatzen duen eskuineko mazela finkatzeko izan dira, lur eta harri jauziak izateko arriskua zegoelako. 

Proiektua, hain zuzen, mazelatik aska daitezkeen harriei eusteko hiru barrera dinamiko jartzean datza. Barrera horiek hiru maila desberdinetan kokatuta daude eta altzairu galbanizatuzko eraztunen sare batek eratuta. Material berarekin egindako zutoinek eusten diote sareari, mendian inguratuta daude zutoin horiek eta finkagarri bikoitza dute, altzairuzko kableen bidez. Alderik garaienean dagoen barrerak 70 metroko luzera eta 5 metroko altuera du; tartekoak, 80ko luzera eta 4ko altuera; eta hirugarrenak, azkenik, 60ko luzera eta 3ko altuera.  

Bisitariek, beraz, Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa ikus ahal izango dute berriro. Bertan erakusketa berri bat, panelak, maketak eta ordenagailu bidezko animazioa aurkituko dituzte. Azpimargarria da, bestalde, aranako jendeak oroitzapenez osaturiko historiari buruzko audiobisuala egin dena.

Bestalde, irisgarritasun fisiko, ikusmeneko, entzumeneko eta kognitibo neurriak berritu dira. Horiei esker lagun guztiek ateak zabalik izango dituzte bisitaz gozatzeko. Adibidez, irisgarritasun kognitiboan oinarritutako erakusketako panel guztiak erraz irakurtzekoak dira, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Irisgarritasun sentsorialetik begiratuta, indukzio magnetikoko begizta finko bat dago ikus-entzunezkoen eta tailerren aretoan, ikus-entzunezkoen aretoko bideoak eta webguneko bideoak azpitituluak eta  keinu-hizkuntzan ikusteko aukerarekin. Bestalde, ukimen-maketak daude erakusketan Brailez idatzitako testuz osaturik. Azkenik, goiko solairura igotzeko mugikortasun murriztua duten pertsonek igogailu bat aurkituko dute.

Kontuan hartu behar da Artetarako bisita Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroan ez du amaitu behar, beste leku batzuk ezagutugarriak baitira. Horretarako inguruneko bisita gidatuak proposatuko dira, baita gatzagekin lotutako ekitaldiak ere.

Iraila arte programatutako jarduerak

Zentroa larunbatero, igandero eta jai-egunero zabalik izango da, 11:00etatik  14:00etara. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean bi jarduera gauzatuko dira: “Bisita gidatuak”, zentroa ondo ezagutzeko baita parean dagoen begiratokira joateko ere; eta “Ur geza, ur gazia: Ollaraneko iturburuak” (gutxienez bi egun aurretik webgunearen bidez inskripzioa egitea beharrezkoa izango da), non aipatutako bisitak egiteaz gain, gatzagetarainoko interpretazio-paseo bat egin ahalko baita. Bertan, gatz meen jarduera tradizionalaren erakustaldiak izango dira eta oinetarako putzua gozatzeko. Jarduera guztiak doan izango dira.

Ekainean, bestalde, beste jarduera bat egingo da, “Gatz-esperientzia”, eta zentrotik pasatu gabe gatzagetara joaten den jendeari zuzenduta izango da. Bisitariek gatzagetan nola egiten den lan ikusiko dute.

Informazio gehiago izateko Iruñerriko Mankomunitatearen webguneko “Jarduera” atala bisitatu.

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela