Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2014/05/20

Kolektorearen zati bat berrituko da Cordovillaren eta Zaragozako etorbidearen amaieraren arteko loturan

Gutxi gorabehera 48 egun beharko dituzte lanak egiteko, eta hodi zaharra beste kolektore bati lotuko zaio Zaragozako etorbidearen azpitik.

Gaurtik aurrera, maiatzak 20 (asteartea), Iruñerriko Mankomunitateak ur beltzen kolektorearen zati bat berritzeari ekingo dio Zaragozako etorbidearen azken zatian, Cordovilla herriarekin duen elkargunean.

Aldian behin buxatze arazoak gertatu dira kolektorean, nagusiki, isurketak hartzen dituen hodian sustraiak sartu izan direlako, eta ondorioz egoera txarrean gelditu da.

Gutxi gorabehera 48 egun beharko dituzte lanak egiteko, eta, zehazki, hauek egingo dituzte: dagoen lorategi gunean, Nafarroa etorbiderako sarbidearen ondoan, dagoen hodia hartu eta Zaragozako etorbidearen azpitik etorbidearen beste aldean dagoen kolektoreari lotzea, merkataritza eremuko lorategiraino. Lanek ez diote eragingo errepideari, “zulaketa” teknikaren bidez egingo baitira, xafla atorra bat jarrita eta handik sartuta kolektorea –PVCzko hodi bat, 400 mm-koa–.

Horrez gain, berriz jarriko da Zaragozako errepidearen 9.ean dagoen etxebizitzako hargunea, errepideko igarobide goratuko albo batean.

Hobekuntza lanak Nafarroako etorbiderako eransketan, iparralderako noranzkoan

Iparralderako noranzkoan, Zaragozako etorbidea Nafarroa etorbideari eransteko PA-31n egingo diren hobekuntza lanekin koordinatuta egingo dira lanak. Hain zuzen, eransketari dagozkion lanak Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak egingo ditu, eta helburua da gune horretan sortzen den zirkulazio pilaketa arintzea, bigarren bide edo lerro bat eraikita. Maiatzaren 22an, osteguna, hasiko dira lanak.

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela