Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2019/09/13

Irailaren 17an, asteartea, Eugiko urak hustuko dira

Helburua da urtegiaren hondoan dagoen manganesoa eta burdina kentzea, uraren kalitatea hobetzen baitu.

Heldu den irailaren 17an, asteartea, 08:00etatik aurrera, Iruñerriko Mankomunitatea Eugiko urtegiko hondoko urak husten hasiko da. 1991z geroztik egiten da operazio hau, eta helburua da gero hornidurarako erabiltzen den uraren kalitateari eustea. Izan ere, urtegiaren hondoan dauden gai organikoak eta metalak (burdina eta, nagusiki, manganesoa) kentzeak aukera ematen du Urtasungo plantara iristen den uraren kalitatea hobetzeko eta murrizteko Iruñerrira hornitu aurretik edateko ur bihurtzeko fasean erreaktiboen erabilera.

Urak husteko operazioa udaren amaieran egiten da, termoklina osatu denean, hau da, Eugiko urtegiko ura geruzetan estratifikatu denean, tenperatura beroenetik hotzenera. Bero gradiente edo gradiente termiko hori baliatzen da –geruza hotzenetan (8º C inguruan) eta sakonenetan (15 m-tik aurrera) biltzen dira hondoan disolbatuta dauden manganesoa eta burdina– modu naturalean kentzeko, urtegiaren hondoa urez hustea irekita.

Operazioa, 08:00etatik 11:00etara

Aurten, purga bolumena 130.000 metro kubokoa izango da eta husten aritzeko denbora hiru ordu izango da, Mankomunitateko Kalitatearen Kontrola sailak egindako azterlanen ondorioz. Nabarmendu behar da bai urak husteko unea bai eta hustu beharreko kantitatea ere presan kokatutako perfiladoreak emandako datuetan oinarri hartuta erabaki direla. Horrenbestez, operazioa 08:00etatik 11:00etara egingo da, nahiz eta urak husten amaitu eta handik sei ordu bitartean nabaritu ahal izango diren eraginak gutxi gorabehera.

Urak hustearen eragina ekaitz batenaren antzekoa da eta mota horretako fenomeno meteorologiko batek ibaiko landareetan eta animaliengan dituen arriskuen antzekoak ditu. Nolanahi ere, adierazi behar da uraren maila igotzen dela –eta hori ibai tarte bakoitzaren arabera aldatzen da– eta tenperatura hozten dela. Batez beste, 9º C-koa izango da. Hori dela eta, urak husteko egunaren bezperan turbinatutako uraren emaria handituko da, ibaiko uraren tenperatura hoztea gradualagoa izan dadin, eta horrenbestez, operazio osoak 250.000 metro kubo hustea ekarriko du.

Urak husteko operazioa Iruñerriko Mankomunitateak eskatuta egiten da, eta Ebroko Ur Konfederazioak egiten ditu maniobrak eta gainbegiratzen du husteko balbulak irekitzea eta ixtea.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea