Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2015/10/02

Gai fitosanitarioen bidez ura kutsatzea saihesteko kanpaina

Ekimena, batez ere, Iruñerriko nekazari eta abeltzainei zuzenduta dago

Iruñerriko Mankomunitateak kanpaina bat jarri du martxan, bereziki nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko profesionalentzat, gai fitosanitarioak (herbizidak, ongarriak, intsektizidak, fungizidak…) erabiltzeagatik sareko edateko ura kutsatzea saihesteko zenbait gomendio emate aldera. Hain zuzen, edateko ura bideratzeko sistemarantz atzera egitearen edo alderantziz zirkulatzearen ondorioz kutsa daiteke, sarean gerta daitekeen haustura batek eragin dezakeen hutseko efektuaren edo kontaktu zuzenaren eraginez.

Uraren Ziklo Integrala kudeatzea arautzeko Mankomunitateak onartutako ordenantzan jasota daude gomendioak, zehazki, 64 bis artikuluan (2014ko ekainean onartu zen). Gomendio horiek nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalentzat dira, udal berdeguneetako zerbitzuetarako eta bai gai fitosanitarioak erabiltzen dituen edozein pertsona edo erakunderentzat ere.

Atzera egitea saihesteko eta hornitutako uraren kalitatea uneoro bermatzeko, gai horiek erabiltzeko prozesuetan hartu behar diren neurriak ezartzen ditu ordenantzak:

  • Debekatuta dago hornidura-sare publikoan dauden ur hargune eta sute-ahoetatik zuzenean ura hartzea edo kargatzea gai fitosanitarioak dituen andel bat betetzeko. 
  • Gai fitosanitarioak dituen andel bat kargatzeko sare pribatutik hartu ahal izango da ura, baldin eta sare publikoari lotuta ez dagoen ur tanke bereizi batetik egiten bada.
  • Era berean, sare publikoari lotuta dagoen sare pribatutik ura kargatu ahal izango da, baldin eta aire ganbera bat sortzen bada ura sartzeko zuloaren eta ura hartzeko zuloaren artean. Gutxienez 10 zentimetroko altuerako espazio bat izango da ganbera horretan eta diametroa ura ateratzeko hodiaren barne diametroaren bikoitza izango da.

Gomendio horiek jasotzen dituen kanpaina eskupaperen, kartelen eta gutunen bidez zabalduko da, eta, nagusiki, hartzaileak nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalak eta Iruñerriko udalak izango dira.

Argibide gehiago izateko, behera kargatu eskupapera: Nola saihestu ura kutsatzea gai fitosanitarioak erabiltzeagatik (pdf)

 

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua