Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2016/11/16

Eugiko urtegiaren hondoaren erliebea, zehaztasunez aztertua

Urtegia martxan dagoenetik egin den ezaugarri hauetako bigarren azterlana da

Mankomunitateak jada baditu joan den ekainean Eugiko urtegian egin zen azterlan batimetrikoaren emaitzak. Azterlan horrek aukera eman du zehatz-mehatz berrikusteko urtegi horren urpeko azalaren erliebea. 

Hain zuzen ere, denboraren igarotzearekin kontuan hartu beharreko faktoreetako bat da urtegiaren basoaren edukiera aldatzea, jalkitze progresiboaren ondorio moduan. Hartara, horrek ekartzen du zuhurra eta erabat komenigarria izatea inguru horretako aldian behingo ebaluazioak egitea.

Mankomunitateak Coruñako Unibertsitateko espezialista talde bati agindu zion azterlan batimetrikoa egiteko. EcoMapper AUV izeneko urpeko ibilgailu bat baliatuta egin zuten; sonarra duen ibilgailua, zehazki. Ibilgailuak ibilbide paraleloak egin zituen, 15 metro inguruko tartearekin, ur masei behatzeko eta haiek ezaugarritzeko sakonera desberdinetan. 

Urtegia gehien beteta zegoen aldian egin zen lan hori eta bai estratifikazio txikienekoan ere, aztertu beharreko ur bolumenari zegokion informazio zuzen ahalik eta gehiena edukitzeko eta dentsitate aldakorreko inguruneak igarotzean uhin ultrasonikoen interferentziak ekiditeko. 

Behin datu guztiak hartuta, azterlana osatzeko, eskuratutako informazioa aztertu eta irazi da, kartografia batimetrikoa egiteko tratatu da (urpeko azalaren erliebea), kalkulu morfometrikoak egiteko (urtegiaren tamaina eta forma)… Horrek guztiak bidea eman du Iruñerriko Mankomunitateari eman dioten azken dokumentua eratzeko.

Urtegia eraiki eta martxan jarri zenetik egin den ezaugarri hauetako bigarren azterlana da. Lehenbizikoa 1996an egin zuen Kantabriako Unibertsitateko talde batek. 

KOTA/BOLUMENA ERLAZIOA

Lanaren emaitza moduan, ondorioztatu da urtegiaren maila maximoan (626,5 metroko kota) biltegiratze bolumena 19,48 hektometro kubokoa dela, eta bolumen erabilgarria, 19,42 hektometro kubokoa. Beste alde batetik, bolumen hila 0,06 hektometro kubo ingurukoa da (hondoko hustubidearen azpitik gelditzen dena). 

ADIERAZLE MORFOMETRIKOAK

Urtegiaren uberkari dagokion lur eremuaren eredu digitaletik abiatuta, deskriptore morfometrikoen kopuru zabal bat zehaztu da (tamainaren eta formaren adierazleak), uraren maila maximo normala (626,5 metro) erreferentzia moduan hartuta. Hartara, gehieneko luzera (distantzia maximoa urtegiaren gainazalean, perimetroko bi puntu bereizten dituena elkar ebaki gabe ur-bazterra) 2.721 metrokoa da, gehieneko zabalera 1.444 metrokoa da, eremua edo luze-zabalera 119,75 hektareakoa eta ur-bazterreko luzera 10.799,3 metrokoa (sakonera maximoa denean, ur masaren muga iraunkorrak). Sakonera maximoa 40 metrokoa da eta batez besteko sakonera 16 metrokoa. 

Era berean, egoteko denbora edo edukitzeko denbora hidraulikoa finkatu ahal izan da, urtegiaren bolumena zati urez usteko emaria egitearen emaitza. Bestela esanda, balio horrek zehazten du prozesu jakin batek duen denbora urtegian gauzatzeko. Eugiren kasuan 57,3 egunekoa da. 

MAPA BATIMETRIKOAK

Azterlanak, era berean, aukera eman du lortutako datu batimetrikoak proiektatuta mapa desberdinak sortzeko. Hartara, urtegiaren uberkaren proiekzio batek (informazio honen buruan dagoen irudia) bidea ematen du ikusteko sakonera handiena (40 metro) presaren inguruetan dagoela, Arga ibaiaren garai bateko ibilguaren bertikalean. Adierazi behar da erreferentziazko irudi horretan eskala bertikala handitu egin dela, ezaugarri nagusiak nabarmentzeko hartan.

Halaber, nabarmendu behar da hondoko hustubidearen azpitik biltegiratuta dagoen ur bolumen txikia eta nola banatzen den ur hori urtegia eraiki aurretik zegoen ibai topografiarekin bat eginez. Amaitzeko, hondoan dagoen morfologia berdindu samarra nabarmendu behar da, garai bateko ibai uberka edo ohearen inguruan (gutxi gorabehera 600 metroko kotaraino). Ziur asko, presa eraiki aurretik uholde-lautada naturalaren zati izango zen eta mendiko belardiak egongo ziren han.

Neurketa horien guztien osagarri moduan, eta, ikusirik erabilitako lan ekipoen gaitasun instrumentalak, urtegiko uraren kalitate kimikoa ere ebaluatu zen, in situ edo bertan neurtutako parametro fisiko-kimiko batzuen argitan. Litekeena da abenduan izatea emaitzen berri.

ONDORIOAK

Egindako azterlanak ahalbidetu du urtegiaren edukierari buruzko informazioa eguneratzea, eta, horrenbestez, hobeki ezagutzea hornidura iturri honen erabilgarritasuna, betetze kota desberdinen arabera. Gainera, ikusi ahal izan da, urtegia sortu eta 45 urte igaro direnean, biltegiratzeko ahalmena ez dela txikitu, hau da, lurrak herrestan eramateak ia ez duela eraginik, eragin hori hutsaren hurrengoa dela. Hortaz, lortutako datuek errazten dute Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen dituen baliabide hidrikoak era zehatzago batean kudeatzea.

Beste albiste batzuk