
Elkanoko sareak berritzeko obrak, 1. fasea (Eguesibar), amaitu dira
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari David Campión, Eguesibarko alkate Amaya Larraya eta SCPSAko zuzendari kudeatzaile Alfonso Amorena Elkanoko sareak berritzeko obrak, 1. fasea (Eguesibar), bisitatzen izan dira gaur goizean. Zehazki, aurreko urteko uztailean hasi ziren lan horiek eta joan den astean amaitu. Bisitan, gainera, SCPSAko Azpiegituretako zuzendari Juan Ramón Ilarregui, Eguesibarko zinegotzi Yuliana Archundia eta Udaleko idazkari Jesús Miguel Erburu izan dira.
Sareen berrikuntza hau IMren Sareak Berritzeko Planaren barnean dago, eta helburu nagusiak izan ditu fibrozementuzko hodiak ordeztu eta burdinurtu nodularrezko hodiak jartzea, eta hoditeria unitarioak kentzea (fekalak gehi euri-uretarakoak) hodi bereiziak jartzeko.
Hornidurako hodiek, guztira, 997 metroko luzera dute, eta saneamendukoek, berriz, ur fekaletarakoek eta euri-uretarakoek, 1.865 metrokoa. Aurreneko fase honetan, Iturriaren pasealekuan, Ermitaren pasealekuan, Gereziondoaren pasealekuan eta Loreen pasealekuan egin dira lanak. Obrak Construcciones Lacunza enpresak egin ditu eta aurrekontua 678.983,58 euro izan da (BEZa kanpo).
Hurrengo urterako aurreikusi da Elkanoko sareak berritzeko 2. fasea gauzatzea, Tokiko Azpiegituren Planean jasotako inbertsioen esparruan.
Beste albiste batzuk
- Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Azpiegitura berriak biogas-ekoizpena handitzen eta nekazaritzarako lohien egonkortzea hobetzen lagunduko du
- Jai bat egingo da ekainaren 3an, larunbata, Urkien basoan (Mariano Arigita pasealekua)