Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2015/07/28

Bart gorabeherak izan dira ur horniduran Iruñeko zenbait eremutan

Gorabeherek bi ordu baino gutxiago iraun dute, eta Mendillorriko ur biltegietako batean egin diren mantentze-lanen ondoriozkoak izan dira.

Bart, astearteko ordu txikietan, 01:45 eta 03:30 artean, gorabeherak izan dira ur horniduran Iruñeko zenbait eremutan, arazo baten ondorioz, eta, hartara, presioa murriztu da, eta, kasu batzuetan, hornidura eten ere egin da. Aurreikusi gabe zeuden gorabehera horiek mantentze-lan batzuei lotuta egon dira. Zehazki, uraren kalitatea hobetze aldera, Mendillorriko ur biltegietan egin diren lan batzuen ondorioz gertatu dira. Lan horiek udako egun honetarako eta gauez egiteko antolatu ziren, jarduera gutxiko egunak batira Iruñerrian.

Hain zuzen ere, Mendillorrin dauden sei ur biltegietako bat hustu egin da, pilatuta zegoen ura berriro zirkulatzea eta homogeneizatzea aktibatzeko. Gorabeherek bi ordu baino gutxiago iraun dute, eta, behin lanak amaituta, ur hornidura ohiko presio baldintzetan egiten hasi da.

Mankomunitateak barkamena eskatu nahi die gorabehera hauek eragin dieten erabiltzaile guztiei.

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela