Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2021/07/01

Azotz eta Ezkabako (Ezkabarte) hornidura aurkeztu dute

Tokiko Azpiegituren Plan berriak gauzatzeko inbertsioa barne hartu zain geldituko da Garruesko hornidura.

Gaur goizean, Azotz eta Ezkabako (Ezkabarte) hornidura aurkeztu dute, Pedro Mari Lezaun Ezkabarteko alkatea, David Campión Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Alfonso Amorena Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko kudeatzailea buru izan dituen ekitaldi batean.

Azpiegitura berriak barne hartzen du Azotz-Ezkabako biltegi berria, bi ontzi eta 350 m3-ko edukiera dituena, eta bai hiru hoditeria ere, biltegi hori Makirriainekin (2.636 metroko luzera), Azotzekin (970 metro) eta Ezkabarekin (96 metro) lotzen dutenak. Halaber, hargunea kokatu da Ezkabarteko kiroldegian (64 metro), eta hormigoizko bidea egokitu da, 195 metrokoa, Ezkaba herritik biltegiraino.

Obra honek ahalbidetzen du Azotz eta Ezkaba herriak hornitzea, eta etorkizunean Garrues hornituko du, denak Ezkabarte udalerrian. Horrenbestez, udalerri horretako herri guztiek ura IMren sare nagusietatik izango dute. Gogoan izan behar da 2020ko otsailean Eusako hornidura aurkeztu zela, hori ere Ezkabarten.

Garruesen kasuan, obra gauzatzeko, Tokiko Azpiegituren Plan berriak inbertsioa barne hartu arte itxaron behar da. Egin den obran, Ezkabarten altitude handienean kokatuta dagoen herria hornitzeko ponpaketa baterako ahokalekua aurreikusita utzi da.

Proiektua Iruñerriko Mankomunitateak sustatu du, eta bera arduratu da proiektua idazteaz eta obra zuzentzeaz. Obra guztiak sei hilabetean egin dira, eta aurrekontua 1.288.850 euro izan da, BEZa barne.

Beste albiste batzuk