
Atarrabiako Pilategia berriro martxan da, ubideko kalteak konpondu eta gero
Iruñerriko Mankomunitateak duela gutxi amaitu ditu Atarrabiako Pilategiko ubideko eta presako mantentze-lanak, Ultzama ibaian, Arreko Trinitateko zubiaren ondoan.
Neguko uraldietan, Ultzama ibaiak gainezka egiten du toki honetan eta oso kota handiak hartzen ditu, presa gainditu eta abiadura handiak hartzen dituztenak. Presak eta karga-ubideak L formako egitura bat eratzen dute ibaiaren gainean, eta ubideak pilategiko errotarako sarbidea ematen du, eskuineko ertzean kokatuta. Presa gune harritsu baten gainean dago, 50 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du, eta ibaiko urak goratzeko eta 19 metroko luzera eta 2,4 metroko zabalera duen ubideari sarbidea emateko balio du.
Egituraren egoera, obrak egin aurretik.
2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilean izan ziren uraldien ondorioz, egitura nabarmen hondatu zen eta, beraz, egitura konpontzeko lanak egin behar izan dira, ezin baitzen bermatu pilategiko noria ongi ibiltzeko emari nahikoa. Egokiak ziren baimenak izapidetu zituen IMk, urgentziarengatik, bai Ebroko Ur Konfederazioaren eta bai Atarrabiako Udalaren aurrean, lanak agorraldian egin behar baitziren, negua eta euri-garaia hasi aurretik.
Zehazki, egin diren lanak izan dira presaren alboetako hormak eraikitzea, gailur-mailaraino, lehendik zeuden harrien antzekoak erabilita, eta egituraren goiko sekzioa berriro jartzea. Hain zuzen ere, lanak gauzatzeko aurrekontua 28.487,38 euro izan da, BEZa barne.
Beste albiste batzuk
- Trazadura Zizur Zendearen (2,5 km) eta Galar Zendearen (4,5 km) udalerrietan igarotzen da
- Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Azpiegitura berriak biogas-ekoizpena handitzen eta nekazaritzarako lohien egonkortzea hobetzen lagunduko du