
Astelehenetik aurrera, Zaragozako etorbidean dagoen ur hoditerien gunea berregituratuko du Mankomunitateak
Iruñeko Udala Zaragozako etorbidean egiten ari den lanekin batera –biribilgune bat ari da egiten Sadar kalearen ondoan eta kutxatila berri bat eraikitzen hornidurako hoditerietarako–, Iruñerriko Mankomunitatea astelehenetik aurrera, abuztuak 10, inguru horretan dagoen ur hoditerien gunea berregituratzen hasiko da.
Ondorioak edo eraginak ez bikoizteko, joan den uztailaren 20az geroztik inguru horretan egiten ari diren lanekin batera egingo da. Hain zuzen, gune horretan dagoen 1.000 mm-ko diametroko hoditerian esku hartuko da. Horniketarako hoditeria garrantzitsu bat da, eta Mendillorriko ur biltegietatik Santa Luziaren ingururaino doa.
Lan konplexuak izango direnez, eta nahiz eta sareko hoditeria alternatiboak erabiliko diren lanak egin bitartean, ezin da baztertu uneren batean gabeziaren bat gertatzea hornidura zerbitzuan. Edonola ere, halakorik gertatzen bada, berehala esku hartuko da, arazoa azkar konpontzeko. Mankomunitatearen lan hauek astelehenean hasiko dira, eta baliteke asteburua arte luzatzea.
Beste albiste batzuk
- Mankomunitateak gomendatzen du arreta berezia jartzeko prebentzio neurrietan, izotzak kontagailu eta hodietan izan ditzakeen eraginak...
- Bio-hondakinen kudeaketa konpostaren bidez egingo da osorik
- Sutea, beharbada nahita eragindakoa, joan den larunbateko goizaldean gertatu zen