Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Presentación Exposición "Hermano Río"
Ibai parkea
2016/03/21

‘Anaia ibaia’, erakusketa berria San Andres Errotan

Klimak, meteorologiak eta gizakion esku-hartzeak Arga-Ultzama ibai-sisteman duen eginkizuna lantzen du erakusketak

Gaur goizean ‘Anaia ibaia’ erakusketa aurkeztu dute Atarrabiako San Andres Errotan. Hain zuzen, eraikinaren lehen solairuan dago kokatuta eta helburua du klimaren, meteorologiaren eta gizakion esku-hartzearen eginkizuna azaltzea Arga-Ultzama ibai-sisteman.

Aurkezpen ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari Aritz Ayesa, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Ezkabarteko alkate Pedro Lezaun, Burlatako alkate Txema Noval eta erakusketara bi ibai horien historiarekin lotutako lekukotzen ekarpenak egin dituzten lau herritar joan dira: Victoriano Egozkue, Alberto Santesteban, Ángel Aguinaga eta Mª Carmen Aguinaga.

Erakusketan taulak eta proiekzioak daude eta, besteak beste, aztertzen dituzte ibaiak duen eragina paisaiari forma ematean, klimak ibaiaren izaera baldintzatzeko duen modua, eta neurketak egiteko eta emariak kontrolatzeko estazioen eginkizunak. Era berean, urez hornitzeko baliabide gisa duen eginkizuna lantzen da, uholdeen gertaerak eta uraldeak izateko arriskuak aztertzen dira eta, azkenik, planeta berotzearen arazoari heltzen zaio.

Erakusketa bisitatzera doazenek ikusi ahal izango dute denbora errealean nola hartzen zaion pultsua ibaiari, ikasiko dute estazio meteorologiko bat erabiltzen den, hiru dimentsiotako maketa batean proiektatutako irudiak ikusiko dituzte eta ibaiaren barnean selfie bat egiteko aukera izango dute.

Hainbat elementu iriste erraztasunerako

Hitza hartu duenean, Aritz Ayesak adierazi du erakusketa honen bidez Mankomunitateak San Andres Errotako erakusketen edukia berritu duela “bisitarien begirada bideratzeko Argaren ibai-ekosistemara eta ibaiak klimarekin eta meteorologiarekin duen harremanera”. Ayesak gehitu duenez, “iriste erraztasuna oso modu berezian zaindu da, ahalmen urritasun fisikoa, zentzumenena eta kognitiboa duten pertsonen premiak kontuan hartuta”. Hartara, braille sisteman informazioa duten elementuak, ukimen maketa bat, zeinuen hizkuntzan dagoen eta azpitituluak dituen bideo bat, audifonoen erabiltzaileentzako indukzio sistemak eta hizkuntza sinplifikatua duten katalogoak daude.

Mankomunitateko lehendakariak, esku-hartzea amaitzeko, gogora ekarri du aurkezpen hau Uraren Mundu Egunaren bezperan egin dela. “Ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu, gure arlo txikitik lagunduta gure baliabideak zaintzeko eta errespetatzeko premiaren gaineko mezu hauek zabaltzen, eta, era berean, elkartasuna adierazi nahi izan dugu oraindik ere bizimodu osasuntsu bat egiteko ur garbia eta edateko ona eskura ez duten 700 milioitik gora pertsonarekin”, esan du amaitzeko Ayesak.

Aurkezpen ekitaldian, era berean, Atarrabiako alkateak, Mikel Oteizak, hitz egin du. Alkatearen hitzetan “ez dago kokaleku aproposagorik Mankomunitateak erakusketa hau jartzeko hautatutakoa baino: San Andres Errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten elkargunea”. Horrez gain, Oteizak adierazi du garrantzitsua dela jendeak toki hauetaz gozatu ahal izatea, eta bai Pilategia eta bai Errota ere ibaia Atarrabiarako izan denaren erakusgarri onak direla. 

Errota, kultura zabaltzeko jardueretarako gunea 

Iruñerriko Ibai Parkean kokatuta, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian, 2011z geroztik kultura zabaltzeko jardueretarako gunea da San Andres Errota. Eraikina XVI. mendean eraiki zuten, irin-errota izateko, eta ondoren ur-indarretxe moduan erabili zuten 1985. urtea arte. 

Eraikina berritzeko lanak 2009. eta 2011. urteen artean egin ziren. Berritzeko proiektuak barnean hartu zuen ur-indarretxea lehengoratzea eta erakusketak kokatzeko toki bat sortzea –gaurtik aurrera ‘Anaia ibaia’ erakusketa hartuko duen tokia– eta bai kafetegia duen gune ludiko-informatibo bat ere.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea