
2012an ur ekoizpena %5,28 gutxitu zen
2012an ur ekoizpena Iruñerrian 31.932.101 metro kubokoa izan zen; 2011. urtearekin alderatuta, 1.779.955 metro kubo gutxiago, hau da, %5,28 gutxiago. Gainera, azken bost urteetako erregistro txikiena izan da. Gutxitze horren arrazoien artean hauek egon litezke: meteorologia –izan ere, uda ez zen lehorra eta bereziki beroa izan, eta, beraz, ureztatzeko ur gutxiago erabiltzea ekarri zuen, batez ere, ureztatze publikoan, nabarmen gutxitu baitzen udako hilabeteetan–, krisi ekonomikoa, eraginkortasuna hobetzea bai etxebizitzetan eta bai industrian ere, eta jokaera iraunkorrak sendotzen joatea.
Energia elektrikoaren ekoizpena
Energia elektrikoaren ekoizpenari dagokionez, Uraren Ziklo Integralari lotutako lau instalaziotan ekoizpena nabarmen handitu zen, 2011ko kantitateekin alderatuta. Hain zuzen ere, Eugiko zentral hidroelektrikoak 4.501.197 kWh ekoitzi zituen, aurreko urtean baino %37,55 gehiago; Egillorko Edateko Uren Araztegiak, 6.337.674 kWh, aurreko urtean baino %40,29 gehiago; eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegiak, 8.004.740 kWh, 2011n baino %40,74 gehiago. Urtasungo Edateko Uren Araztegiak 907.500 kWh ekoitzi zituen, eta, beraz, kasu honetan aurreko urteko ekoizpenaren antzekoa izan zen, soil-soilik %0,36 gehiago.
Beste albiste batzuk
- Trazadura Zizur Zendearen (2,5 km) eta Galar Zendearen (4,5 km) udalerrietan igarotzen da
- Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa San Andres Errotan egingo da, ekainaren 6a eta abuztuaren 6a artean
- Azpiegitura berriak biogas-ekoizpena handitzen eta nekazaritzarako lohien egonkortzea hobetzen lagunduko du