Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2016/10/10

V. auzolana, Ezkaba Txiki mendia eta Ultzama ibaiaren ertzak garbitzeko

Atarrabiako Udalak antolatutako jarduera hau larunbatean egingo da, 09:00etatik 12:00etara

Heldu den larunbatean, urriak 15, “Ezkaba Txiki mendiaren eta Ultzama ibaiaren ertzen garbiketa” bosgarren auzolana egingo da. Atarrabiako Udalak antolatuta, jarduera bi etapatan egiten da, udaberrian eta udazkenean, eta bi giro desberdinetan, mendikoan eta ibaikoan, herriko naturguneak lehengoratu eta mantentzeko.

Hartara, larunbatean, 09:00etatik 12:00etara, Ultzama ibaiaren ertzak eta Ezkaba Txiki mendiaren mazelak garbituko dira. 12:00etan hamaiketakoa egingo da, Atarrabiako udal aterpetxearen ondoan. Eta amaitzeko, 12:00etatik 14:30era, Martiketeko igerilekuetako parkean, paseoak egingo dira kanoan, Ultzama ibaian, eta eskalatzeko ariketak, eskalada horman.

Auzolana, hain zuzen, “Atarrabia iraunkorra 2016” proiektuaren barnean dago. Proiektu horretan, elkarlanean ari dira CAN Fundazioa eta Iruñerriko Mankomunitatea. Larunbatekoa hurrengo egunetarako aurreikusitako jardueretako bat baino ez da. Programa osoa Atarrabiako Udalaren webguneko lotura honetan kontsultatu ahal da.

Beste albiste batzuk