Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/07/15

Uztailaren 6a eta 14a artean 2019an baino %73 billabesa-bidaia gutxiago erregistratu dira

Alde Zaharrean ur-kontsumoa %47,5 gutxitu da aurreko urteko aldi berberarekiko

Uztailaren 6a eta 14a artean, Eskualdeko Hiri Garraioak 475.384 bidaia erregistratu ditu, aurreko urteko egun berberetan baino %73,62 gutxiago, orduan 1.802.288 bidaia izan baitziren.

Kopuru handieneko bi egunak hilaren 14a, asteartea, 62.825 bidaiarekin, eta hilaren 10a, ostirala, izan ziren, 61.290ekin. Bidaia gutxieneko egunak, aldiz, uztailaren 12a, igandea, 21.896rekin, eta hilaren 7a, asteartea, izan ziren, 40.016rekin. Gogoan izan behar da 2019ko sanferminetan 255.397 bidaia egin zirela egun bakar batean; uztailaren 6an, zehazki.

Gainera, aurtengo uztailaren 6a eta 14a arteko bidaien batura (475.384) uztailaren 6aren aurreko bederatzi egunen batura baino %4,42 txikiagoa izan da (497.372).

Alde Zaharreko ostalaritzako beira-kantitatea %85,6 gutxitu da

Aurten San Fermin festarik ez izatean, uztailaren 6a eta 14a artean ez da jai-inguruneko bilketa berezia egin. Edonola ere, erreferentzia moduan, bederatzi egun horietan Alde Zaharreko bilketa pneumatikoan 68.380 kilogramo hondakin bildu dira (54.980 kg errefusa edo gainerako, 3.740 kg ontzi eta 9.660 kg paper-kartoi), 2019ko sanferminetan edukiontzietan bildutako 379.590 kilogramoetatik oso urrun. Gogorarazi behar da San Fermin jaietan bilketa pneumatikoa bertan behera uzten dela eta haren ordez edukiontziak erabiltzen direla hondakinen frakzio desberdinak gaika biltzeko, eta hori ez da hala egin aurten.

Beste alde batetik, uztailaren 6a eta 14a artean, Alde Zaharreko ostalaritzako establezimenduetan egindako atez ateko bilketan 23.600 kilogramo beira jaso dira, hau da, aurreko urteko egun berberetan bildu ziren 164.140 kilogramoen aldean, %85,62 gutxiago.

Ur-kontsumoa %47,5 gutxitu da Alde Zaharrean

Azkenik, ur-kontsumoari dagokionez, uztailaren 6a eta 14a artean Iruñean erregistratutako batez besteko emaria 491,8 litrokoa izan da segundoko, 2019ko egun horietan baino %9,79 gutxiago (545,1 l/s). 

Alde Zaharrean, batez besteko emaria 29,9 l/s izan zen, hau da, aurreko urtean baino %47,57 gutxiago (57,1 l/s). Emari handienak astelehenean, hilak 6 (32,8 l/s), eta asteartean, uztailak 7 (31,4 l/s), erregistratu ziren. Emari txikienak, berriz, hilaren 12an, igandea (27,6 l/s), eta 13an, astelehena (28,4 l/s).

Nabarmendu behar da Alde Zaharrean uztailaren 6a eta 12a arteko astean erregistratutako emaria (30,3 l/s) aurreko astekoa baino pitin bat txikiagoa izan zela, ekainaren 29a eta uztailaren 5a artekoa (30,6 l/s).

Beste albiste batzuk

  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetako gauetako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatu da
  • Udazken honetan, sistema berria Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalguneetan, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan...
  • Helburua da urtegiaren hondoan dauden manganesoa eta burdina kentzea, horrek uraren kalitatea hobetzeko bidea ematen baitu