Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/04/29

Mankomunitateak hiru lurzati aterako ditu enkantean Belosogoitin

Lizitazioaren zenbatekoa 671.816,10 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak erakunde erkidetuarenak diren eta Belosogoitin dauden (Iruñea) hiri lurzatiren enkante publikoa egiteko prozesua onartu du.

Prozedura irekiaren bidez, Iruñeko 5. poligonoko 1963, 1964 eta 1965 lurzatiei eragiten die enkanteak, zehazki (Belosogoitiko A unitatea birzatitzeko proiektutik datozen, eta A.1.13, A.1.14 eta A.1.15 esaten zaien lurzati eraikigarriei dagozkienak).

Lizitazioaren zenbatekoa 671.816,10 eurokoa da eta berme-zenbatekoa 13.436,32 eurokoa. 

Eskaintzak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da, z/g), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen tokietan. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da, ostirala.  

Enkante honen gaineko informazio osoa Nafarroako Kontratazio Atarian kontsultatu ahal da.

Beste albiste batzuk