Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2018/09/05

Iruñerriko udalek balorazio hobea eman diote Iruñerriko Mankomunitateari

2018ko iritzi-azterlanak 2010ean eta 2014an jasotakoak baino emaitza hobeak bildu ditu

Iruñerriko Mankomunitatea eratzen duten udalen artean erakundeak aurten egin duen iritzi-azterlanak bilakaera positiboa erakusten du 2010ean eta 2014an egin ziren neurketekiko. Zehazki, iritzi-azterlanaren xede izan diren bost taldeetan egin da azterlan hori –alkateak, zinegotziak, kontzejuetako lehendakariak, idazkariak eta udaletako langile teknikariak–, Mankomunitatearekin eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. bere kudeaketa sozietatearekin erlazioa izaten dutenetan. 

IMk eta SCPSAk udalekin duten harremana aztertzeko, hamaika ezaugarri baloratu dituzte. Tratuan edo harremanean adeitasunez aritzea (8,3 puntu 10etik) eta langile teknikarien profesionaltasuna (8,3) alderdiek izan duten balorazio handia nabarmendu behar da. 7,9 puntu eskuratuta, beste alderdi hauek ere balorazio ona izan dute: arduradun teknikoengana iritsi ahal izatea eta informazioaren fidagarritasuna. Erantzunak azkar ematea (7,6), informazioa eskura izatea (7,5), koordinazioa udalarekin (7,4) eta konpromisoak betetzea (7,4) baloratu diren alderdietako beste batzuk dira. 

Oro har esan daiteke IM eta SCPSArekiko harremanaren ezaugarri guztien balorazioak hobetu direla eta batez bestekoak igo egin direla azterlanaren xede izan diren bost taldeetan. Hartara, alkateen eta idazkarien kategorietan, 2014an balorazioen batez bestekoa hurrenez hurren 7,5 eta 7,3 izatetik 2018an 7,9 izatera igo da. Langile teknikoena harremanaren ezaugarri gehienak hobekien baloratzen dituen taldea da eta batez bestekoa 7,8 izatetik (2014an) 8,2 izatera igaro da (2018an). 

Hamaika ezaugarrien balorazioa

 201820142010
Arduradun teknikoengana iritsi ahal izatea7,97,67,2
Arduradun politikoengana iritsi ahal izatea7,35,96,3
Informazioa eskura izatea7,57,27,1
Informazioaren fidagarritasuna7,97,57,3
Tratuan edo harremanean adeitasunez aritzea8,38,28,0
Langile teknikarien profesionaltasuna8,37,97,7
Erantzunak azkar ematea7,67,26,3
Eraginkortasunez ebaztea7,36,96,9
Koordinazioa udalarekin7,46,8---
Udalen tratu berdintasuna7,15,85,9
Konpromisoak betetzea7,46,76,7
IMren webgunea kontsultatzea

2018ko azterlanak adierazten duen moduan, beren lana egitean, alkateen %56k kontsultatu ohi dute Mankomunitatearen webgunea, zinegotzien %48k, idazkarien %47k eta langile teknikarien %41ek. Kontzejuetako lehendakariek, ordea, ia ez dute webgunea kontsultatzen. 

Webgunea dela-eta balorazio onena lortu duten alderdiak erakutsitako informazioaren erabilgarritasuna (7,4) eta edukiak eguneratzea (7,4) dira.  

Plan Estrategikoan jasotako balioekin identifikatzea

Azterlanaren atal batek aztertu du zein neurritan identifikatzen diren Mankomunitatea eta bere sozietatea 2017-2030 Plan Estrategikoan onartu dituzten ikuspegiarekin eta balioekin. Haietatik, erakundea gehien identifikatzen duten balioak hauek dira: profesionaltasuna eta konpromisoa, kalitatea zerbitzuak ematean, eraginkortasuna, iraunkortasuna eta inplikazioa ingurumenarekiko. Beste balio hauekin, ordea, neurri txikiagoan identifikatzen dira IM eta SCPSA: gardentasuna, koordinazioa, aurrea hartzea, malgutasuna eta arintasuna, berrikuntza eta sormena.

Emandako zerbitzuen balorazioa

Amaitzeko, egun Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzuen funtzionamenduari buruzko balorazioa jaso du azterlanak. Zerbitzu horietan balorazio onena jaso dutenak Uraren Ziklo Integrala eta Iruñerriko Ibai Parkea izan dira, batez beste 8,0 puntu lortuta. Hondakinen kudeaketak 7,6 puntu lortu ditu, Eskualdeko Hiri Garraioak 7,0 eta taxien zerbitzuak 6,8. Hartara, zerbitzu guztiek beren emaitzak hobetu dituzte 2010ean eta 2014an egin ziren azterlanekiko.

Bost zerbitzuen balorazioa

 201820142010
Uraren Ziklo Integrala8,07,47,8
Hiri hondakinak7,67,57,5
Eskualdeko Hiri Garraioa7,06,06,3
Taxi zerbitzua 6,86,26,0
Iruñerriko Ibai Parkea8,07,57,3

Aukeratutako ikerketa teknika inkesta izan da, Mankomunitatea eratzen duten udaletako ordezkari politikoen eta arduradun teknikoen lagin adierazgarri bati elkarrizketa pertsonalak egitearen bidez. Guztira, 300 elkarrizketa egin dira. Zehazki, %49 udal txikietan egin dira (3.000 biztanletik beherakoak), %24 ertainetan (3.000 eta 10.000 biztanle artekoak) eta %27 handienetan (10.000 biztanletik gorakoak). Landa-lana aurtengo maiatzaren 15a eta ekainaren 30a artean egin zen.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea