Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2023/01/05

Iruñerriko Mankomunitateak jarduketak hitzartu ditu bertako entitateekin, baso-sute handien arriskua murrizteko

Lete, Izu, Saldise, Beasoain-Egillor eta Asiaingo kontzejuek nekazaritzako eta basogintzako prebentzio-ekintzak egingo dituzte, Mankomunitatearekin batera

Iruñerriko Mankomunitateko presidentea, David Campión, Ascension Ciaurriz Leteko kontzejuko alkate-udalburuarekin, Laura Layana Izuko kontzejuko alkate-lehendakariarekin, Arantxa Ariño Saldiseko kontzejuko alkate-lehendakariarekin, Arantxa Jiménez Beasoain-Egillorreko kontzejuko alkate-lehendakariarekin eta Lola Orrio Asiaingo kontzejuko alkate-udalburuarekin elkartu zen hitzarmen bat sinatzeko helburuz. Hiru urteko hitzarmen horrek, 300.000 euro bideratu nahi zuen sute handiak saihesteko jarduerak garatzeko, Goñi, Iza, Oltza eta Ollo bailarako kontzejuak dauden udaletan.

Baso-landarediaren aurrerapen orokorrak eta abeltzaintza estentsiboaren krisiak, erabilera tradizionalak bertan behera uzteak eta beste erabilera berri batzuk sartzeak, klima-aldaketarekin batera, Egillorreko Edateko Uren Tratamendurako Planta bezalako azpiegitura (Beasoain-Egillorreko kontzejuan kokatua dagoena) baso-sutea izateko benetako arriskuan egotea eragiten dute.

Jarduketa-eremu kritikoenak, eta, horietan gauzatu beharreko neurriak identifikatzeko aldez aurreko lan teknikoa egin ondoren, hitzarmenaren helburua nekazaritzako eta basogintzako erabilerak sustatzea da, bertako erakundeekin lankidetzan arituz.

Arrisku hori murrizteko, hitzarmenak honako hauek proposatzen ditu: larreak berreskuratzea, artzaintzarako guneak sortzea, lehendik zeudenak mantentzea, belardietako biodibertsitatea kontserbatzea, zereal-labore batzuetarako alternatibak bilatzea, abere desberdinetako artzaintza sustatzea landaredia kontrolatzeko helburuz, eta labore-soroen eta basoen artean geratzen den eremuetan erregaia murriztea.

Horretarako, bertako erakundeek elkarren arteko harremanak bultzatuko dituzte, obrak egiteko, zerbitzu komunak emateko eta ondasunak eta instalazioak batera erabiltzeko.

Mankomunitateak diruz lagunduko ditu erakundeek gauzatutako jarduerak, hondamenezko suteak izateko arrisku gutxiago egon dadin.

 

 

Beste albiste batzuk