Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2018/02/16

Iruñerriko Mankomunitateak bookcrossing sarearekin bat egiten du

Liburuak San Andrés Errotan eta Mendillorriko ur-biltegiaetan propioz jarritako kutxeetan izango dira

Iruñerriko Mankomunitateak Bookcrowssing sarearekin bat egin du. Sare honen bidez irakurleak leku publikoetan liburuak hartzen dituzte, irakurri ondoren sarearen webgunean zehazten diren beste leku batzuetan uzteko. 

Ekimen horren helburua gizartearen irakurtzeko ohiturari bultzada bat ematea da, baita haren jakinmina sortzea ere. Horretarako Mankomuniteatea webguneko doako liburuen trukearen sisteman sartu da (http://www.bookcrossing-spain.com/). Horren bidez, alde batetik liburuen kokapena eta jarraipena egingo da eta, bestetik, webgune ofizialaren bitartez irakurleen elkar ezagutzea indartzen saiatuko da.

San Andrés Errotako (2017ko azaroan) eta Mendillorriko ur-biltegiaetako (2018ko urtarrilean) lorategietan Bookbox bana jarri dira, hau da, liburuak gordetzeko kutxa bereziak. Haietan edozein adineko pertsonei zuzendutako Emausko Trapuketarien Fundazioak emandako hogei bat liburu aurkitu ahal izango dira, hiru hizkuntzetan: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Liburuen hautatze prozesuan irizpide hauek jarraitu dira: gaien ugaritasuna eta narrazio aniztasuna, besteak beste.

Bookbox horiei esker, nahi duen guztiak doako liburuak eskuratzeko aukera izago du. Norbaitek liburu bat aukeratzerakoan, Bookcrossing  sareak hiru ekintza aholkatzen ditu: liburua irakurri, webgunean erregistratu eta Bookcrossing sareko puntu ofizial batean “askatu”. Gune horiek webgunean zehaztuta agertzen dira. Liburuaren jarraipena egiteko, nahi duenak Bookcrossing webgunean BDCI (etiketa batean edo liburuaren barruan idatzitako identifikazio zenbakia) kodea sartuko du. Irakurleak, irakurketa bukatu ondoren, liburuaren kokapenaren datuak sartuko ditu sisteman.

Webguneak liburuei buruzko iritziak sartzera irakurleak gonbidatzen ditu. Bestaldetik, webguneak liburu bakoitzari egindako jarraipena islatuko du: non dagoen orain, noraino joan den eta nork eraman duen. Mankomunitateak haren profila sortu du, MCPamplona_book, erakundeak  elkarbanatutako liburuek egindako bidea ezagutzeko.

San Andrés Errotako Bookboxera edozein egunetan joan daiteke, ordutegi librean.  Mendillorriko ur-biltegiaetakora joateko, berriz, zentroaren ordutegietan egin beharko da, hau da, astelehenetik ostiralera, 10etatik 17,30etara, eta 21etara udan.

Beste albiste batzuk