Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2018/07/18

Iruñerriko Mankomunitateak bere Karbono-Aztarna 2014 geroztik %20,4 gutxitu du

Datu hau AENORrek baliozkotu du eta erregistro nazionalean sartu da

Iruñerriko Mankomunitateak bere Karbono-Aztarna Espainiako Aldaketaren Bulegoaren erregistroan sartu du bosgarren aldiz eta 2017 zeharko karbono aztarnaren ebaluaketa eta zertifikazioaren berri eman du, baita urtearen zeharko bere jarduerak eragindako Energia Balantzearena ere.

Aipatutako erregistroari emandako azken kalkulu horien arabera, Mankomunitatearen BEG igorpenak %4,2 gutxitu dira 2017an.  2014an lehendabiziko erregistroa egin zen eta geroztik igorpenen murrizketa %20,4koa izan da. Karbono Aztarna AENORrek baieztatu du.

Esan beharra dago Karbono-Aztarnaren kalkuluari esker, atmosfera joan diren BEG igorpenak zenbatekoak izan diren jakin ahal izan dela. Igorpen horiek erakundearen jarduerekin, produktu bat egiteko prozesuarekin edo zerbitzu baten emanarekin sor daitezke. Beraz, kuantifikazioak islatzen du erakundearen jarduerak planetaren berotasunean zer nolako eragin duen. Horren ondorioz, Karbono-Aztarnak BEG igorpenak gutxitzea lortzeko hitzarmena adierazteko balio du.

Mankomunitateak bere jarduerak eragiten duen Berotegi-Efektuko Gasen kopurua ezagutzeko erabateko azterketa egin du: uraren ziklo integrala, hiriko hondakinen bilketa eta tratamendua eta Eskualdeko Hiri Garraioa.

Urte hauetan igorpenen murrizketa etengabekoa izan da. Horri esker 2014an 60.000 tona inguru zirenak 2017an 48.000 izatera pasatu dira. IMren jardueren energia-kontsumoaren kopurua, bestalde, 96.873.487 kW-koa izan da, hau da, joan den urtearekin konparatuta %0,4gutxiagokoa. Hori kontuan hartuta Mankomunitatearen Plan Estrategikoak 2030erako Kaborno-Aztarna Neutroa lortzeko hitzarmena aurrera doala esan daiteke. 

5 edukiontzia, autobus hibridoa eta energia berdea

Plan horrek energia eskaera arautzen du kontsumo jasangarria izan dadin, eta, horrekin batera, Berotegi-Efektuko Gasen igorpenak gero eta baxuagoak izan daitezen. Hori dela eta, azken urte hauetan erakundeak BEG igorpenek sortzen dituzten inpaktuei egokitzeko estrategiak ezarri ditu: EHGaren flotari dagokionez, autobus hibridoak sartu dira eta hondakinen bilketa selektiboa garatu du, besteak beste.

BEG igorpen gehienak gai organikoa errefusaren edukiontzietan gaizki sartzen dena Gongora hondakindegira joaten delako sortzen dira. Horregatik oso inportantea da etxeetan gai organikoen bilketa egin behar den moduan egitea eta bosgarren edukiontzian sartzea ondoren. Horretarako, gai organikoen bilketa bereizia handitzeko eta hobetzeko kanpaina ezberdinak abian jarri ditu Mankomunitateak.

Igorpen eta kutsaduraren bigarren iturria autobusek, kamioek eta beste ibilgailuek erabiltzen duten erregaia da. Eragindako igorpen horiek murrizteko asmoz IMk EHGaren flotan autobus hibridoak sartu ditu urte hauetan eta, gaur egun, “villavesen” %15a hibridoa da. Helburu horrekin jarraituz 2019an autobus linea erabat elektrikoa martxan jarriko du. Era berean, erositako ibilgailu arin guztiak elektrikoak izango dira.

Horrez gain, entitate honek bereganatutako energia berdea da, eta horrek igorpenen murrizketa erraztuko du.

Klima Aldaketaren Bulegoak kudeatutako erregistro nazionala 2014an sortu zen eta bertan 1000 erakunde baino gehiagoren informazioa dago. IM erregistroan sartzeko baimena eskatu zuen lehendabiziko erkidetutako erakundea izan zen. 2013an sartu zen eta, geroztik, urtero lortu du igorpenen egiaztatzea. Halere, esan beharra dago 2013ko datuak dauden hiru irusmenetatik 1 eta 2 besterik ez zirela kontuan hartu. Ebaluaketa horiek guztiek egiaztatzen duten ziurtagiria lortu dute.

*Irismen 1: BEG igorpenak; Irismen 2: Erakundeak erositako edo kontsumitutako elektrizitateak eragindutako BEG Igorpen ez-zuzenak; Irismen 3: Ez zuzenak diren beste igorpen batzuk. 
 

Beste albiste batzuk