Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/09/07

Iragarri dituzte Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko lanposturako eta taxiaren baimen profesionala lortzeko hautaketa-probak

Irailaren 19an egingo dira, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian

Iruñerriko Mankomunitateak irailaren 19rako, larunbata, iragarri ditu erakunde horretako Aholkularitza Juridikoko lanpostua betetzeko eta taxiaren baimen profesionala eskuratzeko probak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian izango dira.

Korridoreetan pilaketak saihesteko, Aholkularitza Juridikoko probetan onartutako pertsonek 09:00etan joan beharko dute eta zuzenean sartuko dira 216. zenbakiko ikasgelan. Taxiaren probetara joango direnak, aldiz, ordu erdi geroago (09:30ean) sartuko dira, eta zuzenean egingo dute 217. zenbakiko ikasgelara.

Bi kasuetan, izangai onartuek maskara, identifikazio-dokumentua eta bolaluma eraman beharko dute.

Mankomunitateak eskatu du, COVID-19 gaitzarenak izan daitezkeen sintomak edo kutsatuta egon daitekeelako susmoa edukiz gero, ez joateko probetara, izangaiaren beraren eta gainerako pertsonen osasunarengatik.

Informazio guztia Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan kontsultatu ahal da.

Beste albiste batzuk