Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/03/13

IMk herritarrei arreta aurrez aurre emateko zerbitzua itxiko du astelehenetik aurrera, martxoak 16

Koronabirusa kutsatzeko prebentzio-neurri moduan, kontsultak zerbitzu telematikoaren bidez eta telefonoz egin beharko dira

Koronabirusa kutsatzeko arriskuaren aurrean prebentzio-neurri moduan, Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei arreta aurrez aurre emateko zerbitzua itxiko du astelehenetik aurrera. Hori dela-eta, kontsultak egoitza elektronikoan duen zerbitzu telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.mcp.es/eu/contenuak/izapideak) eta telefonoz egin beharko dira (948 423242).

Halaber, Mankomunitateak ingurumen-informaziorako eta -heziketarako dituen zentroak itxi egin dira bisitarientzat, eta haietan programatuta zeuden jarduera guztiak bertan behera gelditu dira berriro abisua eman arte. Zehazki, informazio-zentro horiek hauek dira: Artetako Iturburuaren Zentroa, Atarrabiako Pilategia, San Andres Errota (Atarrabia), Mendillorriko Ur Biltegietako Uren Etxea eta Emausko Trapuketarien ingurumen-gela (Berriozar).

Tamaina handikoen etxez etxeko bilketa, bertan behera 

Hondakinak biltzeari dagokionez, adierazi behar da astelehenetik aurrera, hilak 16, bertan behera geldituko dela Emausko Trapuketariek etxez etxe tamaina handikoak biltzeko ematen duten zerbitzua. Hartara, nahiz eta eskaerei erantzuten jarraituko duten, ezin izango dira berehalako datak jarri bilketa egiteko. 

Era berean, bihartik aurrera, larunbata, bertan behera geldituko da Elikagaien Bankuak jan-edarien establezimenduetan egiten duen bilketa.

Etenda, Landabengo azokari zerbitzua ematen dion 24. linea

Landabengo azoka aldi baterako bertan behera utzi denez, Eskualdeko Hiri Garraioan, L24 linea (Zirkularra: Donibane – Azoka), igandeetan ibiltzen dena zerbitzu hori emateko, etenda gelditu da berriro abisua eman arte. 

IMk gogorarazi du Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuari buruzko informazioa lortzeko www.infotuc.es webgunea eta “Tu Villavesa” aplikazioa kontsultatzea gomendatzen dela.

Bi deialdi geldiarazita 

Beste alde batetik, Mankomunitatea kudeatzen duen Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak “Mantentzeko / Ustiapeneko ofiziala” deialdiko probak bertan behera utzi ditu berriro abisua eman arte. Hain zuzen, bihar, larunbata, egitekoak ziren proba horiek.

Azkenik, aipatu behar da taxiaren baimen profesionala lortzeko iragarritako ariketak geldiarazita gelditu direla, berriro abisua eman arte. Apirilaren 4an egitekoak ziren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 

Beste albiste batzuk