Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/05/14

IMk baxera eta edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen ditu ekitaldi iraunkorretarako

Lagatzea doakoa bada ere, erakunde eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu garbitzeko eta garraiatzeko kostuak

Herritar asko biltzea ekarriko duten jaien eta ospakizunen antolatzaileen esku baxera eta edalontzi berrerabilgarriak jartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak, erabili eta botatzekoak diren materialen erabilera saihesteko edo murrizteko helburuarekin.

Baxera eta edalontzi berrerabilgarrien maileguaren zerbitzua Varazdin Fundazioak kudeatzen du, eta mota guztietako elkarteek, udal-erakundeek, ikastetxeek, taldeek, peñek eta partikularrek eska dezakete, baldin eta Mankomunitatearen kudeaketa-esparrukoak badira.

Ekitaldia antolatuko dutenei baxerak eta edalontziak lagatzea doakoa da, baina erakunde eskatzailea arduratuko da garraiatzeaz eta baxerak eta edalontziak industrialki garbitzeak dituen gastuak ordaintzeaz. Era berean, itzultzen ez diren materialak ordaindu beharko ditu. 

Garbitzeko eta garraiatzeko tarifak, eta gainerako informazioa, Mankomunitatearen webguneko atal honetan kontsultatu ahal dira. 

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela