Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/03/15

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuak bihar, astelehena, ordutegiei eta maiztasunei eutsiko die

Edonola ere, gerta liteke aldaketak egitea zerbitzuan, eskumena duen agintaritzak une bakoitzean ezartzen duenaren arabera.

Alarma-egoera izendatzen duen Errege Dekretuak adierazitakoaren arabera, bihar, astelehena, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua aldaketarik gabe emango da, ordutegiei eta maiztasunei dagokienez. Hartara, bidaiarien dentsitate txikiagoa erraztuko da autobus bakoitzean eta, beraz, baita gomendatutako segurtasun-tarteari eutsita bidaiatu ahal izateko aukera ere. Dena den, gerta liteke neurri hauek aldatu behar izatea, eskumena duen agintaritzak une bakoitzean ezartzen duenaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitateak gogora ekarri ditu gaurtik aurrera, igandea, garraioaren zerbitzuan hartu dituen neurriak, kutsatzeko arriskua murrizte aldera:

1.- Autobusean sartzeko, erabiltzaileek ibilgailuaren bigarren atea erabili beharko dute. Aurreko atea itxita egongo da.

2.- Zerbitzuaren tarifak garraio-txartelaren bidez ordaintzeko, atzeko txarteletarako makina erabiliko da, gidariaren postuaren atzealdean dagoena. Txarteletarako makinak berriro programatu dira, bidaia edozein txartel-motarekin ordaindu ahal izateko. 

3.- Ezin izango da eskudirutan ordaindu zerbitzua. 

4.- Erabiltzaileek ezin izango dituzte erabili gidariaren eskuinean dauden lehenbiziko eserlekuak. 

Beste alde batetik, jakinarazi behar da, taxiaren zerbitzuari dagokionez, hurrengo egunetan ezarriko direla koordinazio-neurriak, atzo onartu zen Errege Dekretuan jasotakoa betetzeko. 

Garbigune guztiak itxita 

Bihartik aurrera, astelehena, garbigune finko eta mugikor guztiek bertan behera utziko duten beren jarduna, eta, beraz, ez da emango etxeko hondakin bereziak biltzeko zerbitzua. 

IMk gogorarazi nahi du bihartik aurrera, astelehena, itxita egongo dela herritarrei arreta aurrez aurre emateko zerbitzua. Hori dela-eta, kontsultak webgunearen bidez (www.mcp.es), posta elektronikoz (mcp@mcp.es helbidea), egoitza elektronikoan duen zerbitzu telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.mcp.es/eu/contenuak/izapideak) eta herritarrei arreta emateko telefonoaren bidez (948 423242) egin beharko dira. 

Hondakinak biltzeari dagokionez, gogoan izan behar da bihartik aurrera, astelehena, bertan behera geldituko dela Emausko Trapuketariek etxez etxe tamaina handikoak biltzeko ematen duten zerbitzua. Hartara, nahiz eta eskaerei erantzuten jarraituko duten, ezin izango dira berehalako datak jarri bilketa egiteko. Era berean, larunbataz geroztik bertan behera utzita dago Elikagaien Bankuak jan-edarien establezimenduetan egiten duen bilketa.

Beste albiste batzuk