Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2017/12/28

EHGko E tarifak eta gazteentzako 30 Eguneko Abonuak berrikuntzak izango dituzte urtarrilaren 1etik aurrera

Bost urte luzatuko da Gazteentzako Abonua eskuratzeko adina eta lehen laguntzailearen prezioa E tarifaren titularren prezio berbera izango da

Eskualdeko Hiri Garraioan prezioen tarifetan bi berrikuntza izango dira urtea hastean, zenbait bidaiariren taldeetarako garraio kolektiboa erabiltzen errazagoa egiteko eta hura sustatzeko helburuarekin.

Joan den irailaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ziren ordenantza arautzaileetan jasota dagoenaren arabera, gazteentzako 30 Eguneko Abonuak (J tarifa) tarifa hori eskuratzeko gehieneko adina luzatuko du eta, hartara, egun 25 urtekoa dena 30 urtekoa izatera igaroko da, adin horiek barne bi kasuetan.

Hori horrela eginda, 30 Eguneko Abonu mota honen adina Europako gazte txartelekora eta Nafarroako Gobernuaren gazte txartelekora egokitu nahi da. Azken horrek ere onurak eskaintzen ditu hiriarteko garraiorako 30 urte izan arte (barnean hartuta 30 urteak).

Prezio berria, E tarifaren titularren laguntzaileentzat

Beste alde batetik, 2018 honetan indarra hartuko du E tarifaren titular (%65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia dutenak) diren bidaiarien laguntzaileentzako tarifa berri batek.

Ordenantza berrian jasota dagoenaren arabera, pertsona horien bidaiaren kostua E profileko pertsonen bidaiaren kostu bera izango da, 0,33 euro, baldin eta bidaia onuradunaren txartel berberarekin ordaintzen bada.

Nolanahi ere, autobusetan txartelak balioztatzeko makinak berriro programatu eta lehenago aipatutako operatiba aplikatu baino lehen beharrezkoak diren egiaztatzeak egin behar direla-eta, ezohiko eta aldi baterako prozedura bat egokitu da eta, haren arabera, bestelakorik adierazi bitartean, laguntzaileen bidaiek ez dute kosturik izango.

Horretarako, laguntzaileak adierazi beharko dio gidariari E tarifa duen pertsona baten laguntzailea dela, eta gidariak zero kostuko txartel bat jaulkiko du, bidaia aseguruaren balioa izango duena. Horrenbestez, aldi honetan, laguntzailearen bidaia ez da ordaindu beharko E profileko txartelaren bidez.

Uraren, hondakinen, garraioaren eta taxiaren 2018ko prezioak

Adierazi behar da Eskualdeko Hiri Garraioko gainerako prezioak ez direla aldatuko, laugarren urtez jarraian. Gauza berbera gertatzen da taxi zerbitzuaren tarifekin, aldatu gabe baitaude 2013az geroztik. Uraren eta hondakinen tarifak, ordea, NAOn berriki argitaratu den moduan, %1,6 eta %2,1 emendatuko dira, hurrenez hurren.

Zehaztu behar da hondakinen fakturari dagokion eguneratzea batez besteko zenbatespen bat dela, pitin bat alda baitaiteke etxebizitza bakoitzaren katastroko balioen balio-galera desberdinen arabera.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23