Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/11/28

Divine Osagie Egbenomak piztu du IMren Eguberrietako zuhaitza

Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan

Gaur arratsaldean, Iruñerriko Mankomunitatearen Eguberrietako zuhaitza pizteko ekitaldia egin da. Zuhaitz hori 2.530 botila berrerabilik eratuta dago, eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da erakundearen egoitzaren parean, Baluarteko plazan. 

Jaia Maitagarri Izoztuak eta Aleko Karramarroak gidatu dute eta 19:00etan hasi da. Beste batzuetan bezala, Espainiako Zenu Hizkuntza elkarkide bat aritu da. Horrez gain, bertaratu direnek gaztainak eta txokolatea jan eta edateko aukera izan dute, eta txikientzat  jolasak eta puzgarriak izan dira. Egunsenti Taldearen musikak hori guztia alaitu du, gainera.

Ondoren, neska-mutikoek azken botilak kokatu dituzte zuhaitzean, osatzeko eta Gabonetarako prest uzteko. 6 eta 12 urte arteko neska-mutiko guztien artean zuhaitza pizteko azken botila jartzeko aukera zozkatu da. Hain zuzen, 12 urteko Divine Osagie Egbenoma mutikoari egokitu zaio aukera, eta 19:45ean jarri ditu martxan argiak, suhiltzaileen kamioi baten goiko aldera igota. Divineren familia Nigeriatik etorritakoa da eta bera Valentzian jaioa da. Oso pozik zegoen eta, nahiz eta suhiltzaileekin oso altua igoa, beldurrrik ez du pasatu. Bere esanetan "esperientzi hunkigarri bat izan da".

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia