Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/09/26

David Campión, Mankomunitateko lehendakari berria

Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23

Gaur arratsaldean erakundearen egoitzan egin den Batzar Nagusian David Campión Ventura hautatu dute Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari. Hartara, Campión, Goñi / Ollaran eremuko ordezkari independentea, izango da Mankomunitateko zuzendaritza-organoaren buru 29 boto eskuratzean, bigarren bozketan, Juan José Echeverríak (Navarra Suma) lortutako 23 botoen aurrean. Aurretik, beste sufragio bat egin da, eta hartan, bi hautagai horiez gain, Maite Esporrín (PSN) ere aurkeztu da, baina gehiengo osoa behar zen eta hori ez du hiru hautagaietako bakar batek ere lortu.

David Campiónek 50 urte ditu, Ollarango Udaleko alkatea da eta Aritz Ayesa ordeztuko du lehendakaritzan, Ayesa kargu horretan aritu baita azken lau urte hauetan (2015-2019). Mankomunitateak izan dituen aurreko lehendakariak hauek izan dira: Julián Balduz (1982-1987), Carlos Bea (1987-1995), Miguel Izu (1995-1999), Javier Iturbe (1999-2003), Luis Ibero (2003-2007), Javier Torrens (2007-2011) eta José Muñoz (2011-2015). 

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea