Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/05/12

Bihar, asteazkena, IMk berriro zabalduko du herritarrei arreta aurrez aurre emateko zerbitzua

Edonola ere, jarraitzen da gomendatzen kontsultak zerbitzu telematikoaren eta telefono bidezkoaren bitartez egitea

Bihar, asteazkena, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak berriro zabalduko du herritarrei aurrez aurreko arreta emateko zerbitzua (Navas de Tolosa kalea, 29, behealdea), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Gogoan izango denez, bulego hori itxi egin zen martxoaren 14an, koronabirusa kutsatzeko arriskuaren aurrean prebentzio-neurri moduan. Hala ere, aurrez aurreko arreta hori izateko, aurretiko hitzordua eskatu beharko da, 948 423242 telefono-zenbakira deituta adierazitako ordutegi horretan.

Dena den, jarraitzen da herritarrei gomendatzen kontsultak zerbitzu telematikoaren bidez egiteko, egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.mcp.es/eu), eta bai telefono bidezko zerbitzuaren bitartez ere (948 423242). Horrenbestez, aurrez aurreko zerbitzua aukera gehigarri moduan ezarri da arreta telematikoa erabili ezin den kasuetarako.

Gomendatzen zaie herritarren arretarako aurrez aurreko zerbitzura joan behar duten pertsona guztiei maskara jantzita joateko, ahal den guztietan bakarrik sartzeko eta bulegoaren barnean distantzia mantentzeko. Sarreran pertsona bat egongo da, segurtasun-oharrak adierazteko itxaroteko moduaren gainean eta behin barnean egonda izapidetzea gauzatzeko moduaren gainean.

Beste albiste batzuk