Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2015/01/23

Bi sari, Mankomunitatearen txostenetarako

Mankomunitatearen urteko datuak erakusten dituen liburuak Nafarroako Publizitatearen sari bat eta txosten onenaren Anuaria saria jaso ditu.

Ekitaldi bakoitzeko datu nagusiak erakusteko Mankomunitateak urtero argitaratu ohi duen liburuak, Errea Comunicación estudioak egindakoak, bi sari jaso ditu azken egun hauetan.

Atzo, osteguna, Nafarroako Publizitatearen Sarien lehen edizioa izan zen, eta bertan 2013ko Txostenak argitaratze diseinu onenaren saria eskuratu zuen. Sari hori, hain zuzen, Artworks enpresak Nafarroako Unibertsitatearen Museorako egin duen katalogoarekin konpartitu du. Mankomunitatearen liburuak urteko datu nagusiak aurkezten ditu euria giltzarri edo ideia nagusi hartuta; izan ere, 2013ko plubiometria erregistroak historikoak izan baitziren. Argitalpeneko gertakizunen harian Ana Yaelek sortutako lau eszena daude, Carlos Grassa Tororen gidoia dutenak, zabal daitezkeen lau ilustraziotan. 

Nafarroako Publizitatearen Sarien lehen edizio honetan ezarritako bost kategorietako bakoitzean proiektu edo kanpaina bakoitzeko komunikazio estudioak eta kontratatu zituzten bezeroak saritu zituzten. 2013ko Txostenaren kasuan, saria jasotzera Javier Errea, Errea Comunicación estudioaren arduraduna, eta Arturo Ruiz de Azagra joan ziren, Iruñerriko Mankomunitateko Komunikazio Arloko zuzendaria. 

Beste alde batetik, aste honetan 2012ko Txostenak ere urrezko domina bat jaso du Anuaria Sarietan, “txosten edo balantze onenaren” kategorian. Collagearen teknika baliatuta, 2012ko datuak erakusten ditu paper eta kartoi birziklatuarekin egindako tarta, barra grafiko edo mapen bidez, formarik eta kolorerik askotarikoenetan. Diseinu grafikoaren arloan, gure herrialdean antolatzen den lehiaketa garrantzitsuenetako bat da Anuaria Sariena. Enpresen, komunikabide espezializatuen, elkargo profesionalen, eskolen eta diseinu zentroen babesa du. 1994az geroztik antolatzen da, eta Espainian eta Portugalen egindako lanik onenak saritzen ditu.

Errea estudioak Mankomunitaterako egindako txostenek Anuaria saria eskuratu duten hirugarren aldia da hau. Zehazki, saritu ziren aurreko edizioak 2009koa eta 2010ekoa izan ziren. Horrez gain, txostenek Laus Sarietan (2008, 2009 eta 2011ko txostenak) sariak jaso dituzte, eta 2010eko Txostenak aitorpena jaso zuen D&AD Awards sarietan, publizitate sormenaren alorrean, mundu osoan dagoen ekitaldi ospetsuenetako batean.

 

Beste albiste batzuk