Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2015/09/09

Aritz Ayesa, Mankomunitateko presidente berria

EH Bilduko hautagaiak 26 boto lortu ditu, Echeverríak (UPN) 11 eta Valenciak (PSN) 4

Erakundearen egoitzan gaur arratsaldean egin den Batzar Nagusian Aritz Ayesa aukeratu dute Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakari. Hartara, EH Bilduko hautagai Ayesa izango da Mankomunitateko zuzendaritza organoaren buru bigarren bozketan 36 boto eskuratu eta gero, Juan José Echeverríak (UPN) 11 eta Eduardo Valenciak (PSN) 4 lortu baitituzte. Era berean, bozketa horretan, 12 boto zuri izan dira. Nabarmendu behar da lehenbiziko bozketan gehiengo absolutua behar zela baina hautagai bakar batek ere ez duela lortu.

Aritz Ayesak 36 urte ditu, Antsoaingo Udaleko zinegotzia da eta Mankomunitatearen lehendakaritzan José Muñozen ordez ariko da. Muñoz azken lau urte hauetan izan da lehendakari, 2011 eta 2015 artean. Mankomunitateak aurretik izan dituen lehendakariak, berriz, hauek izan dira: Julián Balduz (1982-1987), Carlos Bea (1987-1995), Miguel Izu (1995-1999), Javier Iturbe (1999-2003), Luis Ibero (2003-2007) eta Javier Torrens (2007-2011).

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da