Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2022/05/02

Aire zabaleko pintura-lehiaketa ekainaren 5ean izango da, igandea

Lehiaketak 23. edizioa izango du aurten, eta San Andres Errotan egingo da, Atarrabian

Iruñerriko Mankomunitatearen (Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.) aire zabaleko pintura-lehiaketa heldu den ekainaren 5ean egingo da, igandea, San Andres Errotan (Iruñerriko Ibai Parkea, San Andres kalea, 6, Atarrabia). Lehiaketa Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko sortu zen, eta aurtengoa 23. edizioa izango du. Hain zuzen, azkeneko edizioa 2019an egin zen, eta, pandemiaren ondorioz bi urtean egin gabe egon ondoren, aurten berriro izango da.

Izena emateko 7 euro ordaindu behar dira, eta gaurtik aurrera egin daiteke, maiatzak 2, astelehena, Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan (Navas de Tolosa kalearen 29a, behealdea), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Lotura honetan ere eman daiteke izena, formularioa beteta eta ordainketa online eginda.

Izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko da, ostirala, baldin eta ez bada lehenago iristen 400 parte-hartzaileren gehieneko kopurura.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaren egunean emango zaizkie mihiseak parte-hartzaileei, 10:00 eta 12:00 artean, San Andres Errotan, eta margolanak 10:00 eta 16:00 artean egin beharko dituzte.  

Lehiaketan emango den lehen saria 2.000 eurokoa izango da, eta bi accesit egongo dira, bakoitza 1.000 eurokoa. Sari-ematea San Andres Errotan bertan egingo da, lehiaketa amaitu eta gero. Gero, lehiaketa irabazi duten margolanak eta hautatu diren beste batzuk ikusgai jartzeko erakusketa San Andres Errotako erakusketa-aretoan egingo da, ekainaren 7a eta abuztuaren 5a artean.

Edizio honetan, epaimahaia kide hauek eratuko dute:

  • David Campión, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
  • Maite Esporrín, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariordea.
  • Javier Manzanos, aditua arte plastikoetan.
  • Conchita Bardají, margolari gonbidatua.
  • Álvaro Gil, 2019ko edizioko lehiaketaren irabazlea.

 Lehiaketaren oinarri osoak (PDF) lotura honetatik deskargatu ahal dira.

Beste albiste batzuk

  • Gasez hornitzeko estazio berria ere martxan hasi da, EHGaren garajeetan kokatuta
  • Uztailaren 6tik 14ra, aireporturako eskaerapeko taxi-zerbitzua bertan behera geldituko da eta haren ordez L23 linearen luzapen bat egongo...
  • Isurpen guztietatik, %4 Uraren Ziklo Integralari dagozkio, %28 EHGari eta %68 hondakinen kudeaketari