Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2019/10/14tik 2019/10/31ra
Convocatoria resuelta

Peoia (enplegu poltsa) 2018/000009 erref.

EMAITZAK

Hona hemen deialdi hau gainditu zuten 49 izangaiei trebetasun profesional eta pertsonalen inguruko probak (Testa, gaitasun intelektuala, Proba profesional praktikoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioko proba) egin ondorengo emaitzak.  Emaitza hauek, aurretik egindako probetan lortutakoei gehitu behar zaizkie.

Horiekin batera, hautagai bakoitza lan-poltsan zer hurrenkeratan dagoen argitaratzen da, 48.etik hasita. Zerrenda ikusteko egin klik esteka honetan

Era berean, hitzartu da poltsaren barnean dauden hautagaien eskura jartzea enplegu-poltsak kudeatzeko irizpideak (2017-2020/2 aldirako Hitzarmen Kolektiboko VIII. eranskinean ageri dira). VIII. eranskina ikusi. ENPLEGU POLTSAK kudeatzeko irizpideak.

SCPSAko Giza Baliabideetako Sailaren iragarki oholean kaleratuko da (Julián Arteaga kalea 1, 2. solairua, H bulegoa, 31002 Iruñea).


MCP/SCPSA erakundeak hartua du gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa: Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria lotura honetan kontsultatu ahal duzu

.