Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2021/05/27tik 2021/06/21ra
Envío de solicitudes

OFIZIAL IGELTSEROA

2021/000017 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

OFIZIAL IGELTSEROA

Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentroko burutza operatiboaren mende arituta, mantentze zuzentzailea egingo du, prebentziozkoa eta hobekuntzak egingo ditu eraikitzeko obra zibilari dagokionez, edozein arrazoirengatik Uraren Ziklo Integraleko sareetan eta instalazioetan eragina duenean, bai hornidurakoa eta bai saneamendukoa ere; nagusiek agintzen dizkioten lan-jarraibideei eta -aginduei jarraituta, eta SCPSAren arau teknikoen eta segurtasunekoen arabera; eraginkortasunez, kalitatez, eta pertsonei eta ondasunei (erakundearenak eta beste batzuenak) ahalik eta eragozpen eta kalte txikienak eraginda.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Erdi-mailako gradua edo LH-I: Eraikuntzako teknikaria (edo bere baliokideak, Igeltserotzako obren teknikaria,  Hormigoizko obren teknikaria, Igeltserotzako teknikari laguntzailea, Hormigoi armatuko teknikaria), edo Barneko obretako, dekorazioko eta birgaitzeko teknikaria (edo bere baliokideak, Eraikuntzako akaberen teknikaria, Eraikuntzako akaberen teknikari laguntzailea) edo gainerakoan lanbide-esperientzia egiaztatua, 3 urtekoa, ofizial igeltseroaren eginkizunak eginez.
  • Gidabaimena, B eta C motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko bateko langile-zerrendan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

lotutako dokumentuak pdf formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA

DEIALDIAREN AURKEZPENA:

Izena emateko, argibide hauek irakurri:

1. CVaren modeloa behera kargatu ordenagailuan.(Datuak formularioan idatzi ahal izateko, ezinbestekoa da Adobe Acrobat instalatuta izatea. Behera kargatu adobe)

2. Bete, postu eta erreferentzia adierazi eta pdf artxiboa zure ordenagailuan gorde (inprimitze aukerari ez eman) atxikitzeko eta bialtzeko datuak zuzenak direla ziurtatuz. Gure c.v.ereduari adosten ez diren eskaerak ez dira onartzen. 

3. Erantsi edo gehitu dokumentua ordenagailutik, aukera honetan klik eginda. Curriculuma Bidali

Aurkezteko Epea: 2021eko ekainaren 21a artekoa


Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen