Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/03/02tik 2020/03/23ra
Publicación documentación

Mantentzeko / Ustiapeneko ofiziala (Enplegu-poltsa)

2020/000001 erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), indarrean dagoen enplegu-poltsa zabaldu behar du, aldi baterako kontratazio eta errelebo-kontratazioetarako:

Mantentzeko / Ustiapeneko ofiziala (Enplegu-poltsa)

Enpresaren sail edo lantoki desberdinetan egingo dute lana, lanpostu hauetan arituta:

  • EUTEko ustiapen-ofiziala (Uraren Ziklo Integralaren Saila, Urtasun, Egillor, Tiebasko edateko uren araztegiak).
  • HUAko ustiapen-ofiziala (Uraren Ziklo Integralaren Saila, Arazuriko araztegia).
  • HHTZko mantentze-ofiziala (Hiri Hondakinen Saila, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa).
  • Bulegoetako mantentze-ofiziala (Zerbitzu Orokorren Saila, SCPSAren bulegoak).

BALDINTZAK:

  • Lanposturako behar den titulua: Elektrizitateko eta Elektronikako LHII edo Goi Mailako Zikloa, edo Metaleko / Fabrikatze Mekanikoko LHII edo Goi Mailako Zikloa.
  • Gidabaimena, B motakoa.

ESKAINTZEN DA:

Jada indarrean dagoen “Enplegu-poltsa” batean sartzea, enpresaren sail edo lantoki desberdinetan (EUTE, HUA, HHTZ, bulegoak) sor litezkeen ALDI BATERAKO behar funtzionalei eta antolakuntzakoei erantzuteko.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

 


IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen