Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/06/24
Publicación documentación

LABORATEGIKO ANALISTA (Enplegu-Poltsa)

2020/000007 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), indarrean dagoen enplegu-poltsa zabaldu behar du, aldi baterako kontratazio eta errelebo-kontratazioetarako:

LABORATEGIKO ANALISTA (ENPLEGU-POLTSA)
  • EUTEko Hornidurako laborategiko analista: Hornidurako Kontroleko buruaren mende egonda, ur-harpenetan, edateko uren araztegietako tratamendu-prozesuetan eta banaketa-sarean ura kontrolatzeko analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egin eta egiaztatuko ditu, eta bai kanpoko bezeroen laginak ere; ezarrita dagoen programazioaren arabera eta indarrean dagoen araudiarekin eta kalitate-prozedurekin bat eginda (Laborategiko Kalitatea Kudeatzeko Sistema), ura kontrolatzen laguntzeko eta bere kalitate fisikoa, kimikoa eta biologikoa optimizatzeko tratamenduan eta sarean.
  • HUAko Saneamenduko laborategiko analista: Saneamenduko Kontroleko buruaren mende egonda, hondakin-uren eta lohien laginen analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egin eta egiaztatuko ditu; ezarrita dagoen programazioaren arabera eta indarrean dagoen araudiarekin eta akreditazio-erakundeek exijitutako kalitate-prozedurekin bat eginda (Laborategiko Kalitatea Kudeatzeko Sistema); isurketen jarraipenean eta kontrolean laguntzeko, arazketa-instalazioen, lohien tratamenduaren eta konpostajearen funtzionamendu zuzenean, eta bai instalazioak bai eta Iruñerriko ingurumena babestean ere.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Laborategiko laguntzaile teknikoa edo Kimikako LHII (Analisiak eta oinarrizko prozesuak / Laborategiko kimika / Urak tratatzeko plantetako operadorea) eta/edo Analisia eta Kontroleko Goi Mailako Zikloa / Analisi eta Kalitatearen Kontroleko Laborategia / Ingurumen Kimika / Ingurumen Osasuna.
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Jada badagoen eta indarrean dagoen enplegu-poltsa batean sartzea, enpresaren sail edo lantoki desberdinetan sor litezkeen aldi baterako behar funtzionalei eta antolakuntzakoei erantzuteko, deialdi honetan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat. Poltsa hau laborategiko analista eta laborategiko laguntzailearen lanpostuetako behar funtzionalei eta antolakuntzakoei erantzuteko izango da, bai hornidurako sarerako edateko uren araztegietan, bai eta saneamenduko sarerako hondakin-uren araztegian.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. 2020/09/12KO PROBEN EMAITZAK
  5. 2020/11/26KO ERABATEKO EMAITZAK

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen