Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2021/12/01tik 2021/12/30ra
Convocatoria resuelta

HUA-KO USTIAPEN-OFIZIALA (2 lanpostu)

2021/000029 ERREF.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hauek bete behar ditu:

HUA-KO USTIAPEN-OFIZIALA (2 lanpostu)

HUAko burutza operatiboaren mende egonda, Hondakin Uren Araztegiko (HUA) prozesuko kontrol-, mantentze- eta garbiketa-lanak egin behar ditu; ezarrita dagoen sistematikaren eta jasotako aginduen arabera; HUAko prozesuari eta instalazioen eta tresnerien egoera on eta zuzenari eusteko.

BALDINTZAK:

  • Lanposturako behar den titulua: Goi mailako gradua edo LHII: Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria (edo baliokideak: Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoetako Goi Mailako Teknikaria, Robotika eta Automatikakoa, Sistema Automatikoetakoa, Instrumentazio eta Kontrolekoa, Koadroen eta Automatismoen Operadoreetakoa) edo Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikaria (edo baliokideak: Instalazio Elektroteknikoetako Goi Mailako Teknikaria, Instalazio eta Linea Elektrikoetakoa, Makina Elektrikoetakoa, Produktu Elektronikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria) edo Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria (Ekipo Industrialetako Mantentze Teknikaria, mantentze elektromekanikokoa edo baliokideak).
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. HAUTAGAITZA ONARPENA (2022/03/07)
  5. 2022/03/31 PROBEN EMAITZAK
  6. 2022/05/20 PROBEN EMAITZAK
  7. 2022/06/29 ERABATEKO EMAITZAK

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen