Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/05/29tik 2020/06/21ra
Publicación documentación

HHTZ-KO BURUORDEA

2020/000005 erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

HHTZ-KO BURUORDEA

Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroko buruaren mende egonik, HHTZko ustiapen-prozesuak eta prebentziozko mantentzea, zuzentzailea eta aldatzailea antolatu, gainbegiratu eta/edo gauzatzen ditu; indarrean dagoen araudiaren eta nagusien ildoen arabera; une oro funtzionamendu- eta kontserbazio-egoera ezin hobean dauden instalazioak edukitzeko, eta bai etengabe hobetzeko ere, HHTZren helburuak lortzeko bidea emateko.

baldintzak

  • Lanposturako behar den titulua: Unibertsitate-mailako titulazioa, Ingeniaritza Elektriko-Elektronikoko edo Ingeniaritza Tekniko Industrial Elektriko-Elektronikoko gradua.
  • Hiru urteko esperientzia, lanpostu teknikoetan edo burutzakoetan, eginkizunarekin lotutakoetan, eta barne hartzen dutenetan pertsonak eta taldeak kudeatzea.
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da

Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari-maila.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. 2020/10/03KO PROBEN EMAITZAK

IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen