Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/10/30tik 2020/11/29ra
Proceso de selección en curso

ERP ANALISTA

(Aplikazioen proiektuen kudeatzailea) 2020/000010 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

ERP analista

(Aplikazioen proiektuen kudeatzailea)

Informazioaren Teknologien sailaren egitura indartzeko helburuarekin, SCPSAk ERP analista (Aplikazioen Proiektuen kudeatzailea) lanposturako pertsona bat behar du, Microsoft Dynamics 365 teknologiaren ezagutzak dituena, ERP berria ezartzeko proiektuan sartzeko, eta bai proiektuaren etorkizuneko bilakaeran eta hurrengo urteetako mantentzean aritzeko ere.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua:Unibertsitateko titulua, goi mailakoa, edo gradua, arlo teknikoetan, gehienbat, Informatikan, Ingeniaritza informatikoan, Matematikan, Fisikan, Telekomunikazioetan eta abarretan.

  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko bateko langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari-maila erakargarria, gainerako lan-baldintzekin batera, SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan arautua. (http://transparencia.mcp.es/sites/default/files/transparencia/CONVENIO%2...).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen