Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2022/11/18tik 2022/12/11ra
Envío de solicitudes

ENERGIAN ADITUA (Energia berriztagarrietako, eraikinetako eta instalazioetako teknikaria)

2022/000029 ERREF.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, IZSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

ENERGIAN ADITUA (Energia berriztagarrietako, eraikinetako eta instalazioetako teknikaria)

Azpiegituretako zuzendaritzaren mende arituta, sailaren zuzendaritzarekin elkarlanean ariko da, IM eta IZSAren zerbitzuen, eraikinen, instalazioen, prozesuen eta proiektuen energia-kudeaketaren aurreikuspenean, garapenean eta ezarpenean, eta bai eraikin eta instalazio guztien kudeaketa operatiboan ere, Klima Aldaketarako Estrategiari eta IM eta IZSAren energia-politikari jarraituta, erakundearen beharren, ildoen eta araudiaren arabera, energia-baliabideak optimizatzea eta energia-eraginkortasuna hobetzea lortze aldera, karbonoari dagokionez, neutraltasuna lortzeko helburuaren norabidean.

BALDINTZAK:

  • Goi-mailako unibertsitate-titulua, ahal bada, industriaren adarrekoa: Goi Mailako Ingeniaritza edo gradua unibertsitateko masterrarekin.
  • Gidabaimena, B motakoa.
  • Ingelesa, B2 maila.

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA

DEIALDIAREN AURKEZPENA:

Izena emateko, argibide hauek irakurri:

1. CVaren modeloa behera kargatu ordenagailuan.(Datuak formularioan idatzi ahal izateko, ezinbestekoa da Adobe Acrobat instalatuta izatea. Behera kargatu adobe)

2. Bete, postu eta erreferentzia adierazi eta pdf artxiboa zure ordenagailuan gorde (inprimitze aukerari ez eman) atxikitzeko eta bialtzeko datuak zuzenak direla ziurtatuz. Gure c.v.ereduari adosten ez diren eskaerak ez dira onartzen. 

3. Erantsi edo gehitu dokumentua ordenagailutik, aukera honetan klik eginda. Curriculuma Bidali

Aurkezteko Epea: 2022ko abenduaren 11 artekoa


Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen