Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2022/04/27tik 2022/05/23ra
Publicación documentación

DELINEATZAILE KARTOGRAFOA

2022/000010 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

DELINEATZAILE KARTOGRAFOA

Plangintzako Zuzendaritzaren mende egonik, Geografia Informazioko Sisteman (GIS) eta berariazko osagaiko beste software batzuetan dagoen Mankomunitatearen esparruko geografia-informazioa hartu, mantendu eta ustiatu egingo du, arau teknikoen, ezarrita dauden espezifikazioen eta jasotako jarraibideen arabera, informazio horren kalitate handiena, fidagarritasuna eta epe barnean eguneratzea lortzeko.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Eraikuntza Lanetako Kontroleko eta Antolaketako goi mailako teknikariaren goi mailako LH edo Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren goi mailako LH edo Obra Zibileko Proiektuetako goi mailako teknikariaren goi mailako LH edo titulu baliokideak (kontsultatu hemen titulu baliokideak: https://www.todofp.es/inicio.html).
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. HAUTAGAITZA ONARPENA (EGUNERATU)

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen