Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2021/03/25tik 2021/04/18ra
Publicación documentación

AZPIEGITUREN KUDEATZAILEA I (Industriala)

Ref. 2021/000013

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

AZPIEGITUREN KUDEATZAILEA I (Industriala)

Azpiegituretako zuzendariaren mende dagoela, proiektuak eta obrak kudeatuko ditu, bai bertako baliabideekin eta bai kanpokoekin ere, erakundearen gain hartutako zerbitzuen azpiegitura beharrezkoak lortzeko; indarrean dagoen araudiaren, jasotako ildoen eta ezagutzaren egoeraren arabera, eskatzen diren baldintza funtzionalak eta kalitatekoak betetzen dituzten azpiegiturak lortzeko, eta bai epeak eta kostuak betetzeko ere.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Unibertsitateko goi-mailako titulua industria-adarrean: ingeniaritza, gradua edo masterra.
  • Gidabaimena, B motakoa.

 

eskaintzen da:

Enpresa publiko baten plantillan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA
  4. 2021/05/15KO PROBEN EMAITZAK
  5. 2021/07/14KO ERABATEKO EMAITZAK

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen