2022an iragarri beharreko SCPSAren egiturazko lanpostu hutsak
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera, 2022an, kanpoko fasean iragarri beharreko egiturazko lanpostu hutsen hasierako identifikazioa hau da, 2022ko martxoaren 29an SCPSAren Administrazio Kontseiluak aho batez hartu zuen akordioaren arabera:
Merezimendu-lehiaketa bidez (Seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak):
Bezeroen Arreta (gaztelaniazkoa): lanpostu huts 1
Bezeroen Arreta (elebiduna): lanpostu huts 1
Administraria: 4 lanpostu huts (2 Bezeroen sailean eta beste 2 Finantzen sailean)
HHTZko peoia: 3 lanpostu huts
Merezimendu-lehiaketa eta oposizio bidez (2. artikulua):
Administraria: 6 lanpostu huts (1 Bezeroen sailean, 2 SIMZen, 1 HHTZn, 1 Antolaketaren eta Pertsonen sailean, 1 Finantzen sailean)
HUAko ustiapeneko ofiziala: 7 lanpostu huts
HHTZko mantentze-ofiziala: lanpostu huts 1
Peoia: 16 lanpostu huts (13 HHTZn; 3 SIMZen)
Barneko eta aurretiazko lekualdaketa-fase bat hitzartu da Peoi eta Administrari-Bezeroen Arretako (gaztelaniaz) lanpostuetarako. Behin gauzatzen direnean, sortzen diren lanpostu hutsak -berriro berrikusiko dira SCPSAren barnean- kanpoko fasean iragarriko dira, lanpostu hutsen kopurua emendatzea edo kostu ekonomikoa areagotzea ekarri gabe.
Deialdietako bakoitza (zehaztapenak, baldintzak, epeak…) 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da, SCPSAk ohikoak dituen informazio- eta komunikazio-bideetan.
Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.