-
Beste batzuk
-
Ekitaldia

Zientziaren eta berrikuntzaren astea
Zientziaren Astearen xedea da kultura zientifikoa sustatzea, eskuarki egiten den tokietatik atera eta leku publikoetara.
Zientzia Dibertigarria 4.0 gure erakusketaren bidez, esperimentu dibertigarriekin, zientziaren gauza miragarriak esperimentatu, ikasi, jolastu eta ezagutu ahal izango dituzu.
Etorri San Andres Errotara ikustera!
Etxetik goza dezakezu erakusketaz, bideo-laburpen honetan klik eginda:
Arranpa hauek barnerantz erakartzen dituzte objektuak eta kanporantz botatzen dituzte astunenak. Adibidez, hori gertatzen da garbigailuetan zentrifugatzen dutenean: arropa itsatsita gelditzen da danborraren paretetan. Ikusi bideoa
Arranpa hauek barnerantz erakartzen dituzte objektuak eta kanporantz botatzen dituzte astunenak. Adibidez, hori gertatzen da garbigailuetan zentrifugatzen dutenean: arropa itsatsita gelditzen da danborraren paretetan. Ikusi bideoa
Printzipio hau aplikatuta diseinatzen dira ur-biltegiak, toki goratuetan kokatuta, ura orekatzeko eta hirietara iristeko, motor batekin ponpatu behar izan gabe. Ikusi bideoa
Pedalaren mugimenduak energia sortzen du, alternadore izeneko gailu batera iristen dena. Alternadoreak energia elektrizitate bihurtzen du. Eta horregatik pizten da lanpara. Ikusi bideoa
____________
Asmatzaileak Aurkitzen erakusketa Superemakumeak, Superasmatzaileak heziketa- eta sormen-proiektuaren laburpena da. Proiektu horren helburua, hain zuzen, emakume zientzialari klasiko eta garaikideen lana ezagutaraztea da, egin zituzten asmakizunekin beren bizitza aldatu eta gure munduan iraultza ekarri baitzuten. Ikusi bideoa
-
2021/11/01tik 2021/11/14ra
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripziogabe