Goretti Ollo fisioterapeuta eta yoga-irakaslea da, eta oraingoan yoga-tailer oso bat ekarriko digu, helduentzat, hauek guztiak lantzeko:
- Egiten hastea: arnasketa kontzientea, gure arreta eta presentzia atzemateko metodo moduan.
- Beroketa dinamikoa: esplorazioa eta mugimendua.
- Yogako jarrera klasikoak (jardun aktiboa).
- Jarrera errestauratiboak (jardun estatikoa).
- Erlaxatzea.
Probatu nahi baduzu eta zeure burua zaintzeari denbora eskaini nahi badiozu, ekarri arropa erosoa eta galtzerdiak. Eta txikiak animatu nahi badituzu, familia osoarentzako yoga-tailerra emango du Gorettik urriaren 12an. Gure webgunean, dagokion loturan, eman ahal izango duzu izena horretarako.