Etorri ‘Utzitako zaborrak’ Argazki Lehiaketaren II. Edizioan parte hartu duten argazkiak ikustera eta lagundu bi irabazleak aukeratzen, botoa emanda.
Argazki-erakusketa honetan, lehiaketan parte hartu duten irudi guztiak ikusi ahal izango dituzu. Iruñeko eta Iruñerriko inguruko auzoetan, herrietan eta hirietan botata utzitako zaborrei buruzkoak dira, arazo larri hau erakusteko asmoz atereak.