Urrezko 3 arauen jaian (MURRIZTU, BERERABILI eta BIRZIKLATU) egun atsegina igarotzeko aukera izango duzu, familia osoarentzako jarduerekin. Hauek guztiak izango dira:
Bigarren eskuko azokako salmahaiak, begiratzen, erosten, trukatzen… aritzeko.
ZirKo Dabitxik goiza alaituko du, akrobazien saioen eta ikuskizunaren bidez.
"Sumérjete en el parque" haurrentzako instalazio-tailer artistikoa.
Artista txokoa, tailer irekiarekin.
Emausko Trapuketarien autobusa.
Gai organikoen puzgarria.
Ingurumen sentsibilizaziorako jokoak haurrentzat.
Kukuso merkatua eta haurren trukea. Neska-mutikoek jostailuak, arropak eta/edo liburuak eraman eta bigarren bizia izan dezaten lagundu dezakete.
Bisita gidatua Iruñeko ur-biltegietara.
3D zinema.
Ordutegia: 11:00etatik 14:30etara
Topagunea da eta aukera ezin hobea da kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.