Mendillorriko birziklatze eta bigarren eskuko azokaMendillorriko birziklatze eta bigarren eskuko azokaMendillorriko birziklatze eta bigarren eskuko azokaMendillorriko birziklatze eta bigarren eskuko azoka
  • Ekitaldia
  • Urrezko hiru arauen jaia Mendillorrin 2019

    Urrezko 3 arauen jaian (MURRIZTU, BERERABILI eta BIRZIKLATU) egun atsegina igarotzeko aukera izango duzu, familia osoarentzako jarduerekin. Hauek guztiak izango dira:

    • Bigarren eskuko azokako salmahaiak, begiratzen, erosten, trukatzen… aritzeko.
    • ZirKo Dabitxik goiza alaituko du, akrobazien saioen eta ikuskizunaren bidez.
    • "Sumérjete en el parque" haurrentzako instalazio-tailer artistikoa.
    • Artista txokoa, tailer irekiarekin.
    • Emausko Trapuketarien autobusa.
    • Gai organikoen puzgarria.
    • Ingurumen sentsibilizaziorako jokoak haurrentzat.
    • Kukuso merkatua eta haurren trukea. Neska-mutikoek jostailuak, arropak eta/edo liburuak eraman eta bigarren bizia izan dezaten lagundu dezakete.
    • Bisita gidatua Iruñeko ur-biltegietara.
    • 3D zinema.

    Ordutegia: 11:00etatik 14:30etara

    Topagunea da eta aukera ezin hobea da kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila