• Erakusketa
  • Ura hasiera baino ez da


    Oinez, turkana herriarekin batera

     

    Turkana Kenyako herri edo tribu bat da, eta edateko ura eskuragarri izateak bizimodua aldatu dio. Koadroen, azalpen-taulen eta errealitate birtualeko esperientzien bidez, haien eguneroko bizimodua hurbilagotik ezagutu ahal izango dugu eta ikusiko dugu nola ura inflexio-puntua izan den beren historian. 

    Erakusketa hau Rode Fundazioak sustatu du, eta “Gosearen aurkako ekintza integrala Kokuseleiko hiru komunitatetan, Ipar Turkanan, Kenyan” ekimenaren barnean dago, Eguesibarko Udalak, Lankidetzarako Nafarroako Funtsean elkartuta dauden 100 erakundek baino gehiagok, Iruñerriko Mankomunitateak, eta Burlata eta Barañaingo udalek finantzatuta. 

    Laburpen-bideoaz gozatu dezakezu esteka honetan:

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Uztaila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Uztaila